Skip to main content

“#MARTYHILDA”, ZIBERJAZARPENARI BURUZKO TELESAILA

Aste Santuko oporrak hastear daude eta webserie oso interesgarri bat gomendatu nahi dizuegu, zuen seme-alaba nerabeekin ziberbullyingaren gaia lantzeko tresna aproposa delakoan.

Martyhilda

“#martyhilda” 8 ataleko webseriea ziberjazarpen kasu errealetan oinarrituta dago eta ustekabean hil den 15 urteko Marty gaztearen istorioa kontatzen du. Zendu aurretik grabatutako bideo beldurgarri sorta bat besterik ez du utzi atzean. Minak atsekabetuta, Martyren aita semearen online bizitzaren zati ikaragarriak berreraikitzen saiatuko da, bere amaiera tragikoaren nondik norakoak argitzeko.

Telesail honek 2021ean atal laburren serie onenaren Emmy International saria jaso zuen eta orain EITBko webgunean ikus dezakegu.

WEBSERIEA IKUSI

#EKIN_etenZiberbullinga

EITBko hedabideek #EKIN_etenZiberbulinga kanpaina abian jarri dute, Internet bidezko gazteen jazarpenari buruzko informazioa eta eduki bereziak eskainiz.

Teknologia berrien eta sare sozialen erabilerak dakartzaten arriskuen artean, bereziki garrantzitsua da ziberbullinga, gazteen artean batez ere. Izan ere, adituek ohartarazi dute gazteen % 70ak ziberjazarpen motaren bat jasan izan duela.

Datu horien aurrean, EITBk bere gain hartu du ziberbullingarekin lotutako arazoak aztertu eta horiei buruzko informazioa zabaltzeko ardura, euskal gazteen artean praktika horien arriskuei eta irismenari buruzko sentsibilizazio kanpaina bultzatuz.

Bideo didaktioak

Esteka honetan, EITBk hogei bideo didaktiko eskaintzen dizkigu gaiaren inguruko aholku eta informazioarekin. “Go!azen” eta “Irabazi Arte” telesailetako aktore protagonistek, Aitziber Errazkinek, Ander Lacallek, Ainhoa Larrañagak, Ainhoa Azpitartek eta Itziar Urretabizkaiak, besteak beste, ziberbullingaren arriskua eta arazoa lehenbailehen identifikatu eta aurre egiteko beharra aztertu dute.

Publiko gazteari zuzenduta dauden arren, bideo didaktiko hauek senide eta irakasleengana iristeko helburua dute, familietan zein ikastetxeetako ikasgeletan arazoa lantzen laguntzeko.

Azken albisteak

Pasa den larunbatean, auzolan eguna ospatu genuen Kirikiño Ikastolan, Ibilaldia 2026ren harira.
Juan Mari Aburto Bilboko alkateak pasaden asteazkenean, maiatzaren 23an, banatu zituen Bilboko Udalak antolatutako Rafael Mikoleta Lehiaketako XXXVII. 
Pasa den ostiralean ospatu genuen Batxi Agurra eta une hunkigarri eta bereziak bizi genituen. Urte hauetan zehar egindako lan guztia eta izandako ibilbidea eskertzeko unea izan zen.