ERRIGORA, EUSKARARI PUZKA

Oraingoan ere Kirikiño Ikastola Errigora kanpainako banaketa gunea da.

2022/10/24
errigora kanpaina

Euskal Herria oinarri eta auzolana lanabes dauzen ekimen herritarra da Errigora. Nafarroako hegoaldea dau ardatz, eta euskara ofiziala ez den eremuan eragin gura dau, bertoko elikagaiei Euskal Herrian zehar bidea emanaz, euskaratik, euskararako eta euskaraz. Euskarari puzka. Bi kanpaina nagusi egiten dabez urtero:

  • Udaberrian Nafarroako hegoaldeko uzta eskutik eskura: bertako oliba-olio birjina estra eta kontserba-sortak Euskal Herri osoko etxeetara banatzen dabez, bertako ekoizpen eta ekonomia sustatzeko asmoz.
  • Aurtengo udazkenean, urriaren 22tik azaroaren 10era, Nafarroako hegoaldeko produktuez osatutako saskiak milaka etxetara eramaten dabez, auzolanari esker, bertako euskalgintzari ekarpen-ekonomiko garrantzitsua eginez (saski bakoitzaren balioaren %25).

3 saski mota dagoz aurtengo udazkeneko kanpinan: Beltza (55€), Berdea (65€) eta Zuria (75€). Eskaria online errigora.eus bitartez edo eskuorria beteta ikastolako idazkaritzan (Gabriel Arestin) entrega daiteke.

 

Fitxategiak

Azken albisteak

2023-03-21
Herritarren zientzian oinarritutako STEAM proiektua da, Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematika uztartzen dituena Euskal kostalde
2023-03-20
Kirikiño Ikastola osatzen dugunok familia handi bat gara, eta 45. urteurrena ospatzera etorri izana eskertu nahi dizugu. Ikastola gainezka izan genuen eta giro oso ona nabaritu zen.
2023-03-17
Martxoaren 24an, Errenteria eta Donostia lotuko dituzte 8.000 lagunek osatutako giza kate erraldoi batean, euskara batuak gure herriaren garapenean izan duen balioa azpimarratzeko eta eusk