Skip to main content

IBILKROSA: Ibilaldiari begira lehen arrakasta.

Ibilkrosak 300 lagunetik gora bildu zituen Europa Parkean

ibilkros

Bilboko Europa Parkea izan zen pasa den igandean IBILKROSAREN topagunea. Kirikiño Ikastolak eta Sendoa Atletismo Klubak elkarlanean antolatutako ekimenak 300 lagunetik gora bildu zituen, eta parte-hartzaile guztiek kirola, familia eta euskarazko festa uztartu zituzten goiz osoan zehar.

Goizeko lehen orduetan Kirikiñon bertan jarri zen martxan egitaraua, tailer eta jarduera ugarirekin. Txikienak izan ziren protagonista, irribarreak eta ilusioa nonahi zabalduz. Ondoren lasterketen txanda iritsi zen: bost mailatan banatuta, 100 metroko proba laburretik hasi eta 1.600 metroko ibilbide luzeagora arte, adin guztietarako aukera izan zen.

Ekimenak argi utzi zuen herritarren prestutasuna: euskararen aldeko proiektuari babesa ematea eta 2026ko Ibilaldirako bidea berotzea. Giro paregabean, korrikalari, ikusle eta boluntarioen artean sortu zen elkartasunak komunitatearen indarra azaleratu zuen.

Amaieran, Ibilaldiko materiala eskuratzeko aukera egon zen, BIL DENDA ibiltariaren bidez zein online salmentan (ibilaldia.eus/denda/online-denda).

Hau ez da izango geldialdi bakarra: Kirikiño Ikastolak beste hainbat ekintza antolatuko ditu datozen hilabeteetan, eta guztien helmuga berbera izango da: 2026ko maiatzaren 31n Bilbon ospatuko den Ibilaldia.

Azken albisteak

Aurten, Ibilaldia 2026ko kanta nork sortu eta nork interpretatuko duten ezagutzera eman dugu, eta momentu berezgarri horren aurkezpen-ekitaldia martxoaren 3an, 19:00etan, ospatuko dugu Bilboko Arriaga Antzokian. Aurtengo…
Otsailaren 8an Ikastolako komunitate osoak bat egin genuen urtero egiten dugun txitxiburduntziarekin, aurtengoan bereziki esanahi handia izan duen mendi-irteeran. Ibilaldi urtea den honetan, Eguzkibegitik Kirikiñora…
Gure Ikastolak beste urrats garrantzitsu bat eman du ingelesaren ikaskuntzan: Oxford Test of English azterketen egoitza ofizialaren ziurtagiria jaso berri dugu. Aitorpen honek berresten du gure ikastolak hizkuntzen…