Skip to main content

IBILKROSA

Irailaren 28an IBILKROSA ospatuko dugu Europa Parkean

krosa

Ibilaldiarekin lotutako ekimenak antolatzen hasi gara dagoeneko eta badugu lehen ekintza izango denaren berri.

Irailaren 28an, igandean, IBILKROSA ospatuko dugu.

  • Non: Europa Parkean

Dortsalak egunean bertan emango dira Kirikiño Ikastolako Gabriel Arestiko eraikinean, lasterketa baino lehen.

Zuen arropak bertan gordetzeko zerbitzua eskainiko da.

  • Ordutegia: 

11:30 – Prebenjamina (2019-2018) → 250 m
11:40 – Benjaminak (2017-2016) → 500 m
11:50 – Kimuak (2015-2014) → 1.000 m
12:00 – Umeak / Kadeteak (2013-2012-2011) → 1.500 m
12:20 – Txikiak (2022-2021-2020) → 100 m
12:30 – Lasterketa herrikoia (2010 eta aurrekoak) → 1.600 m

  • Helburua: Krosa kirola eta festa uztartzeko aukera izango da. Helburua ez da soilik korrika egitea, baizik eta Ibilaldiaren aldeko giroa piztea, komunitatea elkartzea eta euskeraren zein gure ikastolaren proiektuaren aldeko urratsak elkarrekin egitea.
  • Parte-hartzea: formulario hau bete behar duzue izena emateko.
  • Parte-hartzaileentzako jarraibideak: ERANTSITAKO ARTXIBOAN ikusi.

Bestalde, boluntario batzuk beharko ditugu ekintza honetako gune ezberdinetan egoteko. Boluntario bezala izena emateko egin klik hemen.

Ekimen honek ilusioz jarriko gaitu denok, eta zuen parte-hartzea ezinbestekoa da bai ekitaldiaz gozatzeko, bai Ibilaldiaren bidea elkarrekin egiten jarraitzeko.

Irudia
ibilkrosa

Azken albisteak

Lehen aldiz antolatu den “Euskara Mila Koloretan” pintura lehiaketak artea, euskara eta komunitatea batu ditu Ibilaldia 2026ren baitan. Haur, gazte eta helduek euren sormenaren bidez islatu dituzte Ibilaldiaren giroa, euskal…
Ikastolatik hirira, eta hiritik Euskal Herrira: Ibilaldia iruditan
Euskalgintza sozialaren eta erakunde publikoen arteko indarrak batzera deitu dute ikastolek, euskararen biziberritzean jauzi berri bat egiteko.