Skip to main content

IBILALDIA 2023

Datorren maiatzaren 21ean egingo da Ibilaldia Ondarroan, Zubi Zahar Herri Ikastolak antolatuta

ibilaldia

Dakizuenez, datorren maiatzaren 21ean egingo da Ibilaldia Ondarroan.

Ikastolak autobusak ipiniko ditu Ondarrura joan etorria egiteko. Autobuseko plaza bakoitzak 10€ko kostea izango du eta erreserba beheko galdetegiaren bidez egin ahal izango duzue plazak agortu arte.

Bestalde, egun horretan, jaia behar den moduan ateratzeko, zuon guztion laguntza beharko da. Antolatzaileek boluntarioak behar dituzte gune ezberdinetako txosnetan lan egiteko, eta baita ogitartekoak edota edariak prestatu eta saltzeko. Laguntzeko prest egonez gero, beheko formularioan adierazi maiatzaren 7a baino lehen eta harremanetan jarriko gara data hurbiltzen denean zehaztasunak emateko. Laguntzaile moduan joatekotan, autobusa dohainik izango da.

IBILALDIA autobusa eta laguntzaileak: Galdetegiari sarbidea

Gogoratu 2026. urtean Kirikiñori dagokigula Ibilaldia antolatzea eta guk ere laguntza beharko dugula. Anima zaitezte parte-hartzera!

Eskerrik asko!

Azken albisteak

Lehen aldiz antolatu den “Euskara Mila Koloretan” pintura lehiaketak artea, euskara eta komunitatea batu ditu Ibilaldia 2026ren baitan. Haur, gazte eta helduek euren sormenaren bidez islatu dituzte Ibilaldiaren giroa, euskal…
Ikastolatik hirira, eta hiritik Euskal Herrira: Ibilaldia iruditan
Euskalgintza sozialaren eta erakunde publikoen arteko indarrak batzera deitu dute ikastolek, euskararen biziberritzean jauzi berri bat egiteko.