Skip to main content

Elikagaien bilketa

Aurten DBH 1. mailako ikasleekin elkarlanean ari gara ikastolan “Bizkaiko Elikagaien Bankua”-rekin beharrizan gehien duten pertsonen aldeko elikagaien bilketa eginez

elikagai

Aurten DBH 1. mailako ikasleekin elkarlanean ari gara ikastolan “Bizkaiko Elikagaien Bankua”-rekin beharrizan gehien duten pertsonen aldeko elikagaien bilketa eginez.

Zuen laguntza behar dugu ahalik eta ekarpen handiena egin ahal izateko. Gaurtik hasita eta maiatzaren 16ra arte (asteartea) elikagaiak jasoko ditugu ikastolan (Gabriel Arestiko zein Zuhatzuko sarreretan), gero elkarteari emateko. 

Dakizuen moduan, “Bizkaiko Elikagaien Bankua” irabazi-asmorik gabeko elkartea da eta pertsonen oinarrizko beharra betetzea du helburu, hau da, elikaduraren, eta janariaren xahubidearen aurka borrokatzea. 

Horretarako, Bankuak elikagaien bilketa bultzatzeaz gain, egoitzan biltegiratzen ditu eta ondoren ongizate-elkarteen artean banatzen ditu. Elkarte hauek izango dira behar duten pertsonei elikagaiak banatuko dizkietenak.

Mila esker aldez aurretik zuen elkartasunagatik.

 

Hemen dituzue ikasleek egindako egun hauetarako kartelak:

 

Azken albisteak

Bilboko Arriaga Antzokian aurkeztu ditu Kirikiño Ikastolak 2026ko Ibilaldiko kanta eta bideoklipa arrakasta handiz.
Martxoaren 14an Ikasle ohien bazkaria ospatuko dugu, lagun zaharrak (eta berriak), ikasle ohi, irakasle eta langileak elkartzeko egun berezi batean.
Aurten, Ibilaldia 2026ko kanta nork sortu eta nork interpretatuko duten ezagutzera eman dugu, eta momentu berezgarri horren aurkezpen-ekitaldia martxoaren 3an, 19:00etan, ospatuko dugu Bilboko Arriaga Antzokian. Aurtengo…