Skip to main content

Ikastolako astea eta jaialdia

Ikastolaren astea bertan daukagu eta horrekin batera ekintza ezberdinak izango ditugu

2023/05/25
ASTEA

Ikastolaren astea bertan daukagu eta horrekin batera ekintza ezberdinak izango ditugu. Jarraian ekintzen zehaztasunak dituzue, gorde zuen agendetan eta etor zaitezte!

MAIATZAK 29 - BATZAR OROKORRA
Batzar orokorrean kooperatibisten parte-hartzea bereziki beharrezkoa da aurten. Izan ere, artezkaritza-kontseiluko 6 kide berriztatu behar ditugu eta zuen hautagaitza aurkezteko interesatuta zaudetenok formulario honen bidez oraindik egin dezakezue. Bestalde, bilerara etortzerik ez baduzue, gogoratu ordezkaritza-orria bete ahal izango duzuela zuen iritzia beste bazkide batek ordezka dezan (kooperatibista bakoitzak bi ordezkaritza ekar ditzake gehienez).

EKAINAK 2

17:30 Euskal dantzen kalejira
Ikastolako kiroldegiko sarreran hasiko gara eta handik plazaz plaza joango gara (Garaizar, Familia plaza eta Artazuriña) eta bukaera emateko ikastolako Gabriel Arestiko patioan amaituko dugu ibilbidea, umeek zein nagusiek elkarrekin dantzatzen.

19:00 Kuadrilen arteko herri kirolak
Ikastolako komunitatea osatzen dugunon arteko topaketa bat antolatu dugu. Jarraian dituzue jarraibideak:

  • Talde bakoitzeko gutxienez 8 partaide (4 mutil + 4 neska)
  • 16 urtetik gorako ikasle/guraso/langile
  • 5 disziplina:
    • Lokotx biltzea
    • Ingude jasotzea
    • Txinga erutea
    • Zaku eramatea
    • Sokatira
  • Izen ematea: euskarazbizi-batzordea@kirikino.eus

EKAINAK 3 - IKASTOLAKO JAIALDIA

Irudia
JAIALDIA

 

Ikusten duzuenez aurten ere ikastolako jaialdiko egunerako paella txapelketa antolatu dugu. Ikastolan bazkaltzeko bi aukera egongo dira eta parte hartzera animatu nahi zaituztegu:

  1. Kuadrilan paella egin eta hori bazkaldu: lagun talde bakoitzak paella egingo du, baita umeek ere. Mahaiak eta aulkiak ikastolak eskainiko ditu, 2€ ordaindu beharko direlarik pertsonako, lagun-taldeka antolatuko dira. Paella txapelketako oinarriak izen-ematearekin batera kontsultatu ahal dituzue.
  2. Etxetik bazkaria ekarri: norberak bere etxetik bazkaria ekartzeko aukera ere egongo da. Mahaiak eta aulkiak ikastolak eskainiko ditu, 2€ ordaindu beharko direlarik pertsonako.
Irudia
oinarrial

Aurreko edozein modalitatean ikastolara bazkaltzera etorriko zaretenok izena eman beharko duzue maiatzak 31rako. Hemen klik egin eta bete interesatzen zaizuen aukera. Kuadrilan txapelketan parte hartuko baduzue adostu zuen artean izena eta galdetegian adierazi, modu horretan mahaien antolaketa lagun-taldeka gauzatu ahal izango dugu.

Ikastolako jaia ikastola osatzen dugun guztiontzat da familia, langile, ikasle ohi,... ahalik eta parte-hartze zabalena lortzea nahiko genuke.

EKAINAK 5-8: ESKOLAZ KANPOKOEN ATE IREKIAK
Azkenik, eskolaz kanpoko ate irekiak antolatu ditugula gogorarazten dizuegu; bihar da izena emateko azken egunaEsteka honetan klikatuz interesa duzuen ekintzetan izena emateko garaiz zaudete.

Irudia
ate irekiak


Zuen parte-hartzea eskertzen dugu!

 

Azken albisteak

2024-03-22
Aurten Korrikarekin buru belarri ibili gara.
2024-03-20
Kirikiño Ikastolan konpetentzietan oinarritutako heziketa dihardugu eta horren baitan LH6ko ikasleek proiektu multidisziplinar bat sortzen dute urtero. 6.
2024-03-13
Martxoaren 9an Kooperatibista ez-erabiltzaileen BAZKARIA antolatu genuen ikastolako 45.