Skip to main content

Mikoleta saria Kirikiño Ikastolan

Pasaden asteartean, ekainaren 6an, Rafael Mikoleta sariak banatu ziren Bilboko Udaletxean

MIKOLETA

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak pasaden asteartean, ekainaren 6an, banatu zituen Bilboko Udalak antolatutako Rafael Mikoleta Lehiaketako XXXV. aldiko sariak.

Euskarako ipuinen lehiaketa hau Bilboko ikastetxeetako 8 eta 16 urte bitarteko ikasleentzat antolatu ohi da. Honen helburua euskarazko irakurketa eta idazketa sustatzea da, Bilboko Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeetako ikasleen artean. Euskarazko ipuinen lehiaketa horren izena Rafael Mikoleta da, lehenbiziko euskal gramatika osatu zuen pertsonaren omenez. Urtero egiten da, 1988 urteaz geroztik.

Epaimahaiak 14 kontakizun saritu ditu, eta beste 9 nabarmendu. Idazkiek adingabeen sormena agertzen dute, fikziozko eta abenturazko kontakizunen bidez, edota gerra, anorexia, adiskidetasuna eta enpatia edo ausardia eta beste balore batzuk gogoetagai hartuta. Ipuin guztiak liburu batean bildu eta argitaratu dira, eta irabazleen artean ez ezik, udal ikastetxeetan eta liburutegietan ere banatuko da. 

14 sari horien artean, 1 Kirikiño Ikastolara etorri da. Estizen Basterretxea Sánchez-ek, LH4Cko ikasleak, Aitonaren sekretua ipuinarekin irabazi du A kategoriako (Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak) sari bat. 

ZORIONAK ESTIZEN!

 

Azken albisteak

2026ko ekainaren 9an du KIRIKIÑO IKASTOLA, KOOP. E.ak bere Batzar Orokor Arrunta.
Kirikiño Ikastolan “Herria dantzan, Ibilaldia martxan” jaia antolatu dugu maiatzaren 8rako, Bilboko Abandoibarran, Ibilaldia 2026ri hasiera emateko. 18:00etatik aurrera, hiru gunetan banatutako egitarau oparoa eskainiko dugu…
Ibilaldia gero eta gertuago dugu, eta bide horretan, pausu berezi bat partekatu nahi dugu komunitate osoarekin: “Kirikiño eta patinete magikoa” ipuina.