Skip to main content

Kafetegia eta Jai Park-a alokatzeko baldintzak

Urte amaieran kafetegiaren eta Jai Park-aren alokairua berriztatzea dagokigu

alokairu

Urte amaieran kafetegiaren eta Jai Park-aren alokairua berriztatzea dagokigu. Hori dela eta, alokairuaren esleipena egiteko, prozesu bat abian ipiniko dugu interesa agertzen dutenek hautagaitza aurkeztu dezaten. Zehaztasunak Ikastolan bertan (Gabriel Aresti, 22) zein eskaintza@kirikino.eus helbide elektronikoan eskatu ahalko dira. Besteak beste, ondorengo alderdiak baloratuak izango direla aurreratzen dizuegu: euskararen atxikimendua, ordutegia, eskaintza, hobekuntza proposamenak eta abar.

Hautagaitzak irailaren 1etik 8ra arte aurkeztu ahalko dira ikastolan (jarduketa jarraibideetan zehaztutako moduan) eta erabakia ahalik eta arinen jakinaraziko da. Kontratu berria 2024ko hasieran jarriko da indarrean.

Interesa dutenak eskaintza@kirikino.eus helbidera zuzendu daitezke edozein zalantza argitzeko.


 

 

Azken albisteak

Lehen aldiz antolatu den “Euskara Mila Koloretan” pintura lehiaketak artea, euskara eta komunitatea batu ditu Ibilaldia 2026ren baitan. Haur, gazte eta helduek euren sormenaren bidez islatu dituzte Ibilaldiaren giroa, euskal…
Ikastolatik hirira, eta hiritik Euskal Herrira: Ibilaldia iruditan
Euskalgintza sozialaren eta erakunde publikoen arteko indarrak batzera deitu dute ikastolek, euskararen biziberritzean jauzi berri bat egiteko.