Skip to main content

EUSKARAREN ALDE Azaroaren 4an denok Bilbora!

Azaroaren 4an euskalgintzak deitutako MANIFESTAZIOA egingo da Bilbon, 17:00etan Euskaldunatik abiatuta.

Kartela

Azaroaren 4an euskalgintzak deitutako MANIFESTAZIOA egingo da Bilbon, 17:00etan Euskaldunatik abiatuta. Manifestazioa euskararen normalizazioaren kontrako oldarraldiaren testuinguruan kokatzen da. Izan ere, azkenaldian auzitegietatik areagotu egin dira euskararen sustapen eta normalizazioa helburu duten hainbat neurriren aurkako sententziak.

Argi dago ez direla sententzia isolatuak, baizik eta botere judizialetik hizkuntza-politika aurrerakoiak mugatzeko eta herritarron hizkuntza-eskubideak murrizteko joera gorakorra: oldarraldi bat. Izan ere, sententzia guztiek elementu komun bat dute: gazteleraren nagusitasuna ezartzea herritarron hizkuntza-eskubideen gainetik, eta beraz, oinarrizko eskubideen kaltetan.

Horregatik, azaroaren 4ko manifestazioa euskalgintzak deitu duen arren, hizkuntza-aniztasunean, justizia eta berdintasun sozialean sinesten dugun eragile eta norbanako guztiei gonbidapena luzatzen zaigu oldarraldiaren aurrean euskararekin bat egitera, euskaraz bat izatera.

Guztion indarra beharko dugu azaroaren 4an oldarraldiari erantzun sendoa emateko.

Animatu zaitez! Denon artean egingo dugu!


 

TALDE ARGAZKIA: Urriak 27, 16:30ean, Zuhatzuko beheko patioko gradetan

MANIFESTAZIOAN LAGUNTZEKO BOLONDRESAK: azaroaren 4ko egunean laguntzeko Kontseiluak boluntarioak behar ditu (kuestazioa, segurtasun soka, trafikoa, autobusen antolaketa... ) Horretarako, eragileoi laguntza eskatu digute eta Kirikiñoren ordez 10 boluntario lortzea nahiko genuke. Ondorioz, manifestazioan laguntzaile bezala jarduteko prest bazaude bidali zure izen-abizenak eta telefonoa komunikazioa@kirikino.eus helbidera mesedez.

 


 

ZATOZ MANIFESTAZIORA!

  • Azaroak 4an 16:00tan ikastolako kiroldegitik irtengo gara
  • Azaroak 4an 16:30ean Kasilda Iturrizar Parkeko pergolan elkartuko gara eta TALDE ARGAZKIA aterako dugu.
  • Azaroak 4an 17:00etan Euskaldunatik manifestazioa hasiko da.
Irudia
Kasilda Iturrizar parkeko pergola

 

Azken albisteak

Martxoaren 14an Ikasle ohien bazkaria ospatuko dugu, lagun zaharrak (eta berriak), ikasle ohi, irakasle eta langileak elkartzeko egun berezi batean.
Aurten, Ibilaldia 2026ko kanta nork sortu eta nork interpretatuko duten ezagutzera eman dugu, eta momentu berezgarri horren aurkezpen-ekitaldia martxoaren 3an, 19:00etan, ospatuko dugu Bilboko Arriaga Antzokian. Aurtengo…
Otsailaren 8an Ikastolako komunitate osoak bat egin genuen urtero egiten dugun txitxiburduntziarekin, aurtengoan bereziki esanahi handia izan duen mendi-irteeran. Ibilaldi urtea den honetan, Eguzkibegitik Kirikiñora…