Skip to main content

27. Jardunaldi Pedagogikoak

 Ikastolen Elkarteak 27. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK antolatu ditu azaroak 16 eta 17rako. 

2023/11/16
bazatoz?

Ikastolen Elkarteak 27. JARDUNALDI PEDAGOKIKOAK antolatu ditu azaroak 16 eta 17rako. 

Amaia Anterok, Amaia Artolazabalek, Esther Garaialdek eta Zigor Ibarzabalek "Bazatoz?" liburua idatzi dute, prozesu zabal eta parte-hartzaile batetatik abiatuz, eta bertan ikastolen Hezkuntza Marko Orokor berria jaso da.

Bi egun hauetan horren inguruan arituko dira. Nekane Artolak, Ikastolen Elkarteko Lehendakariak, eta Jokin Bildarratzek, Hezkuntza Sailburuak, hasiera eman zioten ekitaldiari eta bi egunetan zehar hezkuntza marko orokor horren alderdi ezberdinei buruz aritu gara hizlari ezberdinen eskutik. Besteak beste gure ikastolako ikasle ohia den Unai del Burgok kooperatiba bereizgarriaren gaineko ponentzia interesgarria egin zuen.

Hezkuntza Lege berri eta datozen erronken aurrean ikastolok bidea egiten jarraitzeko funtsezkoak izaten segitzen dugu eta urratsak ematen jarraitzeko euskal gizarteko eragile aktibo eta konprometituak izan behar gara denbora luzez. Beste bereizgarri batzuen artean Euskal Herriko zazpi herrialdeak aintzat hartzen duen eredu bakarra gara, euskara ardatz izanik hizkuntza erakusteaz haratago euskal hiztun osoak sortzeko konpromezuagaz jaio ginen eta kooperatiba gara, gobernantza eredu parte-hartzailea, osatzen dugun guztiona eta guztiontzako. 

Etxeetara bidali genizuen ikastolen azken aldizkaria (255. alea) gai hau jorratzen du eta laburbiltzen ditu Marko Orokorrean lantzen diren alderdi ezberdinak. Sakontzeko interesa duenarentzako jakin ikastolan liburuen ale batzuk ere baditugula.

Irudia
egitaraua
Irudia
liburu

 

Azken albisteak

2024-06-25
Pasaden ostegunean, ekainaren 20an, Kirikiño Ikastolak 2030 Eskola Agendaren Udal Foroaren 19. edizioan parte hartu zuen, beste 47 ikastetxerekin batera.
2024-06-21
Ikasturteko azken aste honetan LHko ikasleak OLINPIADETAN murgilduta egon dira. Urtero ospatzen dugun ekintza da eta talde lana indartzeaz gain, primeran pasatzen dute. 
2024-06-18
USEko azterketak amaituta, esan dezakegu Batxi 2ko ikasleak oporretan daudela. Dena behar bezala izten zela ospatzeko, agurra egin genien ikastolan. Familiak ere bertaratu ziren denak batera ikastola agurtzeko.