Skip to main content

Agate Deuna gure ikastolan

Agate Deuna otsailaren 5ean eta bezperan Euskal Herrian ospatzen den jai herrikoi tradizionala da.

Kartela

Agate Deuna otsailaren 5ean eta bezperan Euskal Herrian ospatzen den jai herrikoi tradizionala da.

Euskal Herriko herri askotan ohitura da egun horretan edo bezperako egunean kopla zaharrak kantatzea makilekin lurra jotzen.

Antzina, mutil gazteak soilik ibil zitezkeen Santa Agata eskean, baina XX. mendeko azken hamarkadez geroztik emakumeek eta adin talde guztietakoek ere parte har dezakete.

Kirikiño Ikastolan urtero ospatzen dugu egun hau. 

Ostiralean, otsailaren 2an, ikastolan bertan ospatuko dugu eguna LHko ikasleekin. Txandaka irtengo dira ikastola ingurutik ibilbide txiki bat egiten eta hainbat puntutan abesten.

Domekarako, otsailaren 4rako, hainbat ekintza ditugu prest.

MENDI IRTEERA:
Elkartzea: 9:30ean Basauriko Udaletxean (metroz Basauri geltokia da eta Basozelai irteera).
Ibilbidea: Basauri - Gaztelu (250m) - Ikastola
Izen-ematea: euskarazbizi-batzordea@kirikino.eus helbidera mezu bat bidali.

TXITXIBURDUNTZI:
Elkartzea: 13:30ean ikastolako Gabriel Arestiko patio txikian.
Mendi irteeran ibiliko garenontzako zein ez.
Mendi irteerakoak ez direnak ez dute izen-ematerik beharko.

AGATE DEUNA BEZPERAKO KANTALDIA:
Elkartzea: 18etan El Carmen plazan.
Ibilbidea: El Carmen plazan hasi eta ikastolan amaitu.
Bukatzerakoan txokolatada izango dugu ikastolan.
Ez da izen-ematerik beharko.

Gorde zuen agendetan eta etorri gurekin batera euskera eta gure kulturaren ohiturak bizirik mantentzen laguntzera!

 

Azken albisteak

Aurten, Bilbok une berezia biziko du euskararen aldeko bi ekimen handi hartuta: Korrikaren amaiera eta
Ibilaldia 2026 ospatzeko bidean, Kirikiño Ikastolak komunitatea aktibatzen eta elkartzen jarraitzen du, familia guztiek parte hartu eta ondo pasatzeko aukera izan
Joan den martxoaren 6an, Goiuri Jauregia-n ospatu zen emakume kooperatibisten omenaldi ekitaldia, Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseilua-k eta Konfekoop-ek antolatuta, “