Skip to main content

KIRIKIÑO IKASTOLA, KOOP. ELKARTEAREN BATZAR OROKOR ARRUNTERAKO DEIALDIA

2024ko maiatzaren 27an izango da KIRIKIÑO IKASTOLA, KOOP E.aren Batzar Orokor Arrunta

batzar

Gure kooperatibaren estatutu sozialen 24. artikuluan ezarritakoaren arabera, artezkaritza-kontseiluak deialdia egiten du KIRIKIÑO IKASTOLA, KOOP E.aren batzar arrunterako; batzarra honetara egingo da: 

Eguna: 2024ko maiatzaren 27an (astelehena)

Ordua: 18:00, lehenengo deialdian, 18:30, bigarren deialdian, 19:00, hirugarren deialdian.

Tokia: Sozietatearen egoitza (Ikastola). Gabriel Aresti etorbidea, 22. zk.

GAI-ZERRENDA

1. Kooperatibako lehendakariaren agurra.

2. Kooperatibako kide batzuk izendatzea akta onesteko.

3. Aurreko batzarraren aktaren onespenari buruzko txostena.

4. Informazio akademiko eta instituzionala.

5. 2023 ekitaldiko urteko kontuak, emaitzaren aplikazioaren proposamena eta sozietatearen kudeaketa onestea.

6. Zaintza-batzordearen txostena.

7. 2024/2025 ikasturterako kudeaketa-plana eta kuotak, eta 2024 aurrekontu ekonomikoa onestea, bidezko bada.

8. Norberak lekarkeena.

Informazio guztia Gabriel Arestiko idazkaritzan eskuratu ahal izango duzue. Halaber, ikastolara dei dezakezue (944598100) edo kiriki@ikastola.eus helbide elektronikora idatzi.

Azken albisteak

Lehen aldiz antolatu den “Euskara Mila Koloretan” pintura lehiaketak artea, euskara eta komunitatea batu ditu Ibilaldia 2026ren baitan. Haur, gazte eta helduek euren sormenaren bidez islatu dituzte Ibilaldiaren giroa, euskal…
Ikastolatik hirira, eta hiritik Euskal Herrira: Ibilaldia iruditan
Euskalgintza sozialaren eta erakunde publikoen arteko indarrak batzera deitu dute ikastolek, euskararen biziberritzean jauzi berri bat egiteko.