Skip to main content

Ibilaldia 2026 - Logoa eta leloa

Ikastolako Jaialdian gure Ibilaldiko logoa eta leloa aurkeztu ditugu

LOGO ETA LELOA

Ibilaldia 2026 gero eta hurbilago dago, eta aurrera jarraitzen dugu lanean! Maiatzaren 31n, gure Ikastolako Jaialdian, gure lelo eta logo izango direnak aurkeztu genituen!

Aurkezpena Imanol Ituiño mago eta gure ikasle ohiaren eskutik etorri zen. Magiaren bidez, une berezi eta hunkigarria sortu zuen, komunitate osoak elkarrekin partekatzeko modukoa. Zorionak eta mila esker, Imanol!

Lelo eta logoa guztion artean egindako lanetik jaio da, duela hilabete batzuk antolatu genuen sormen tailerrean: ikasleak, irakasleak eta familiek parte hartu zuten ideiak elkartrukatzen eta marrazkiak sortzen. Hemen dugu egun horren laburpen txiki bat:

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi eta, bereziki, jaialdian aurkezpenean parte hartu zenuten guztiei. Egun hunkigarria izan zen eta aurtengo urrats hau izango da 2026ko Ibilaldia ahaztezina bihurtzeko bidearen hasiera!

Irudia
ibi26

Eta gogoratu: garaiz zaudete oraindik Ibilaldiko lantalderen baten sartzeko eta Ibilaldia prestatzen laguntzeko. Esteka honetan informazio gehiago daukazue!

Azken albisteak

Lehen aldiz antolatu den “Euskara Mila Koloretan” pintura lehiaketak artea, euskara eta komunitatea batu ditu Ibilaldia 2026ren baitan. Haur, gazte eta helduek euren sormenaren bidez islatu dituzte Ibilaldiaren giroa, euskal…
Ikastolatik hirira, eta hiritik Euskal Herrira: Ibilaldia iruditan