Skip to main content

Mikoleta sariak 2025

Maiatzaren 23an Mikoleta sariak banatu ziren Bilboko Udaletxean

MIKOLETA

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak pasaden asteazkenean, maiatzaren 23an, banatu zituen Bilboko Udalak antolatutako Rafael Mikoleta Lehiaketako XXXVII. sariak.

Euskarako ipuinen lehiaketa hau Bilboko ikastetxeetako 8 eta 16 urte bitarteko ikasleentzat antolatu ohi da. Honen helburua euskarazko irakurketa eta idazketa sustatzea da, Bilboko Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeetako ikasleen artean. Euskarazko ipuinen lehiaketa horren izena Rafael Mikoleta da, lehenbiziko euskal gramatika osatu zuen pertsonaren omenez. Urtero egiten da, 1988 urteaz geroztik.

Epaimahaiak 14 kontakizun saritu ditu, eta beste 8 nabarmendu. Idazkiek adingabeen sormena agertzen dute, fikziozko eta abenturazko kontakizunen bidez, edota gerra, anorexia, adiskidetasuna eta enpatia edo ausardia eta beste balore batzuk gogoetagai hartuta. Ipuin guztiak liburu batean bildu eta argitaratu dira, eta irabazleen artean ez ezik, udal ikastetxeetan eta liburutegietan ere banatuko da. 

14 sari horien artean, 3 Kirikiño Ikastolara etorri dira:

IZEN-ABIZENAKMAILAIPUINAREN IZENBURUAKATEGORIA
LEA MARTÍNEZ DE RITUERTO URRUTIALH4CNIRE BIZITZAKO ANIMALIAKA
ANDER ATXA FERNÁNDEZLH3BESTRALURTARRAK ETA HIRU UMEAKA
MARA ORBE ALCALDEDBH3CBAT, BI ETA HIRRU!D

ZORIONAK GUZTIEI!

Azken albisteak

Lehen aldiz antolatu den “Euskara Mila Koloretan” pintura lehiaketak artea, euskara eta komunitatea batu ditu Ibilaldia 2026ren baitan. Haur, gazte eta helduek euren sormenaren bidez islatu dituzte Ibilaldiaren giroa, euskal…
Ikastolatik hirira, eta hiritik Euskal Herrira: Ibilaldia iruditan
Euskalgintza sozialaren eta erakunde publikoen arteko indarrak batzera deitu dute ikastolek, euskararen biziberritzean jauzi berri bat egiteko.