Skip to main content

Euskarabenturako azken gaua gure ikastolan

Gaur izango da Euskarabentura 2025eko edizioaren azken gaua, eta gure ikastolak gazte bidaiari euskaltzaleei harrera egiteko ohorea izango du.

euskarabentura

Euskarabentura 16 eta 17 urteko gazteei zuzendutako udaleku parte-hartzaile eta ibiltaria da, euskaraz bizitzeko esperientzia paregabea eskaintzen diena. Parte-hartzaileek uztail osoa Euskal Herria oinez zeharkatzen dute, herriz herri, esperientzia kulturalak eta aisialdiko jarduerak partekatuz. Helburua gazteen artean euskara bizitzeko gogoa piztea, harreman berriak sortzea eta euskararen erabilera sustatzea da giro motibatzaile eta atseginean.


Euskal Herriko txoko guztietako 126 gaztek hartu dute parte aurtengo edizioan, bidaiari amaiera emateko, azken geldialdia gure ikastolan izango dute. Bertan, Kirikiñoko Euskara taldeak harrera bero eta atsegina prestatu die: ongietorri ekitaldia, musika, giro alaia eta elkar ezagutzeko uneak ez dira faltako.


Euskarabentura bezalako ekimenek euskararen transmisioa eta gazteen aktibazioa bultzatzen dute, eta gure ikastolak horrelako proiektuetan parte hartzea harrotasunez hartzen du.


Ongi etorria ematen diegu guztiei, eta zorionak Euskarabentura osatu duzuen guztioi!

 

Aurtengo edizioko informazio gehiago: 
https://euskarabentura.eus/eu/2025/06/23/uztailaren-1ean-hasiko-da-euskarabentura-atharratzen/

Azken albisteak

Kirikiño Ikastolak Ibilaldia’26ren baitan sortutako ekimen berriak artea, euskara eta komunitatea elkartuko ditu maiatzaren azken asteburuan, bi lehiaketa formatutan
Kirikiño Ikastolan topaketa berezia ospatu zen apirilaren 18an Ibilaldiko bidean euskal kultura protagonista.
Ibilaldia 2026 ospatzeko bidean, Kirikiño Ikastolak komunitatea aktibatzen eta elkartzen jarraitzen du, familia guztiek parte hartu eta ondo pasatzeko aukera izan