Skip to main content

ERRIGORA: EZINBESTEKOAK euskararentzat Agerrean

Aurten ere Kirikiño Ikastola banaketa gunea izango da

errigora

Euskal Herria oinarri eta auzolana lanabes dituen ekimen herritarra da ERRIGORA. Nafarroako hegoaldea du ardatz eta euskara ofiziala ez den zonaldean eragin nahi du, eremu horretakoak propio diren elikagaiei Euskal Herrian bidea emanaz, euskaratik, euskararako eta euskaraz.

Nafarroa erdi eta hegoaldean lanean ari diren euskalgintzako eragileak (AEK, Sortzen, Ikastolak eta Agerraldia) ezinbestekoak dira euskararentzat. Euskarak zonaldean arnasa har dezan bertatik eta bertarako egiten dute lan. Zuhaitz bat balira bezala hizkuntza sustraitzeko lanetan ari dira, baina baita bertako euskaldunek arnasa har dezaten aire kutsatua garbi bilakatzen ere. Udaberriro-udaberriro loratzen dira, hizkuntza ez dadin zimeldu.

Lanean jarrai dezaten, ezinbestekoak garenak gainontzeko lurraldetako euskalzaleok gara. Amo horretan auzolana tresnarik baliotsuena, ezinbesteko elkartasun-keinua da Euskarari Puzka kanpaina, sasiak eskatuz balioaren %25a Ager zonaldeko euskalgintzara bideratzen delako.

Aurtengo udazkenean, urriaren 23tik azaroaren 13ra, zuen eskaria egin dezakezue webgunearen bitartez. Urtero bezala, 3 saski mota daude:

  • Beltza (60€)
  • Berdea (65€)
  • Zuria (75€)
Irudia
45

Azken albisteak

Ibilaldia 2026 ospatzeko bidean, Kirikiño Ikastolak komunitatea aktibatzen eta elkartzen jarraitzen du, familia guztiek parte hartu eta ondo pasatzeko aukera izan
Joan den martxoaren 6an, Goiuri Jauregia-n ospatu zen emakume kooperatibisten omenaldi ekitaldia, Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseilua-k eta Konfekoop-ek antolatuta, “
Bilboko Arriaga Antzokian aurkeztu ditu Kirikiño Ikastolak 2026ko Ibilaldiko kanta eta bideoklipa arrakasta handiz.