Skip to main content

Eskerrak emateko bazkaria antolatu dugu azaroaren 15ean

2026ko Ibilaldirako hilabete batzuk falta direnean, kooperatibista ez erabiltzaileentzako bazkaria egingo dugu

banner

2026ko maiatzaren 31n antolatuko dugu Ibilaldia, Bizkaiko ikastolen jai handia, eta, ordurako sei hilabete falta direnean, bazkaria prestatuko dugu kooperatibista ez erabiltzaileei eskerrak emateko

Hitzordua azaroaren 15ean izango da, eta kooperatibista ez erabiltzaileak zein euren ilobek Kirikiño Ikastolan ikasteko aukera izan dezaten partizipazioa seme-alabei utzi dieten aitite-amamak batu nahi ditugu. Horrela, azken ia 50 urteetan hezkuntza komunitatea osatu duten gurasoak gonbidatu ditugu ikastolara, urteotan erakutsitako konfiantza, babesa eta egindako lana aitortzeko

 

Egun berezia
Aspaldiko lagunak ikusteko egun berezia izango da. Ekitaldiak 12:30ean hasiko dira Birjinetxe parrokian. Meza ospatu eta gero, bildutakoak Kirikiño Ikastolako Gabriel Arestiko eraikinera gerturatuko dira. Ikastolako dantzariek aurreskua dantzatuko diete eta Kirikiño Ikastolako abesbatzaren emanaldia entzun ahalko da.
Bazkaria Ikastolako Euskaraz Bizi gunean izango da 14:30ean, eta txartelak Ikastolan bertan edo hemen eros daitezke azaroaren 10a baino lehen, lekua bete arte, 25 euroren truke.

Arratsaldeko bostetan, sabela beteta, denok elkarrekin euskal kantak abesteko unea izango da.
 

Azken albisteak

Euskal Herria oinarri eta auzolana lanabes dituen ekimen herritarra da ERRIGORA.
Bilboko Europa Parkea izan zen pasa den igandean IBILKROSAREN topagunea.