Skip to main content

Kirikiño Ikastolak "Geurea erabil dezakezu" ekimena Bilboko 65 saltoki baino gehiagorekin elkarlanean sustatzen du.

Ikastolako "Altxa Burua" batzordeak bultzatutako proiektuak lokal komertzialen sare bat sortu du, non adingabeek dei puntual bat egin dezaketen behar izanez gero.

Gurea erabili dezakezu

Kirikiño Ikastolako "Altxa Burua" batzordeak "Geurea erabil dezakezu" ekimena abiarazi du 2025eko abenduan, Txurdinagako Merkatarien Elkartearekin eta auzo horretako beste merkatari batzuekin elkarlanean. Kanpaina honen helburua da erakusleihoetan pegatina bat duten tokiko saltokiak identifikatzea, hala eskatzen duten adingabeak deiren bat egin behar badute sar daitezen. Proiektuak harrera bikaina izan du Txurdinagako merkatarien artean, eta orain arte 67 saltoki atxiki dira.


"Geurea erabil dezakezu" proiektua "Altxa Burua" mugimenduak bultzatzen dituen ekintzen barruan kokatzen da. Familiek osatzen dute mugimendu hori, teknologia digitalen gehiegizko erabilera desegokiak sortzen dituen kezkei aurre egiteko, batez ere smartphoneari dagokionez.


Honen bitartez, atxikitako saltokien sare bat sortzen ari dira, kasu jakin batzuetan telefono bat eman ahal izateko. Honen helburuen artean, adingabeei telefono mugikorra emateko adina atzeratzea litzateke. Tokiko komunitate bateko kide izatearen sentimendua sustatzea eta familien segurtasuna eta lasaitasuna bultzatzea ere bilatzen du proiektuak.


Ekimen praktikoa eta didaktikoa
Kanpaina irakaskuntzaren ikuspegitik ere garatu da, Kirikiño Ikastolako lehen eta bigarren hezkuntzako irakasleekin lankidetzan. Ikasleek eurek banatu dituzte pegatinak saltokietan, ekimenaren berri emateko eta proiektuaren partaide sentitzeko.
Hasiera batean pegatinak Txurdinagan identifikatu ahal izango diren arren, datozen hilabeteetan Begoña, Santutxu, Bolueta, Otxarkoaga eta inguruko beste auzo batzuetako saltokiak ere sarean parte hartzea aurreikusten da.


Altxa Burua mugimendua Kirikiño Ikastolan
Duela hiru urtetik, "Altxa Burua" mugimenduak familia eta irakasle askorekin lan egiten du Ikastolan, hainbat ekintza bultzatuz, hala nola: familien arteko itunak sortzea adingabeei telefono mugikorrak ematea atzeratzeko, prestakuntza espezializatuak antolatzea, esate baterako ZEOS programa; eta sentsibilizazio-foroak sustatzea gailu digitalak zentzuz erabiltzeko proposamenekin.


Familien eta irakasleen lankidetzari esker, aurten, lehen aldiz, ikasleen % 20k bigarren hezkuntzako lehen mailara (DBH1) igaro dira smartphonerik gabe. Batzordearen iritziz, datu hori lorpen azpimarragarria da, egungo joera soziala aldatu eta teknologiaren erabilera logiko eta arrazionalerako bidean beste urrats bat baita.

 

Azken albisteak

Martxoaren 14an Ikasle ohien bazkaria ospatuko dugu, lagun zaharrak (eta berriak), ikasle ohi, irakasle eta langileak elkartzeko egun berezi batean.
Aurten, Ibilaldia 2026ko kanta nork sortu eta nork interpretatuko duten ezagutzera eman dugu, eta momentu berezgarri horren aurkezpen-ekitaldia martxoaren 3an, 19:00etan, ospatuko dugu Bilboko Arriaga Antzokian. Aurtengo…
Otsailaren 8an Ikastolako komunitate osoak bat egin genuen urtero egiten dugun txitxiburduntziarekin, aurtengoan bereziki esanahi handia izan duen mendi-irteeran. Ibilaldi urtea den honetan, Eguzkibegitik Kirikiñora…