Skip to main content

Araitz Leiva Goikolea, Kirikiño Ikastolako ikaslea, bikaintasun akademikoagatik saritua

Bilboko Udalak ematen duen “Casilda Iturrizar – Epalzaren alarguna” beka jaso du, ikaslearen ahalegina eta Kirikiño Ikastolako Bigarren Hezkuntzako hezkuntza-ereduaren sendotasuna aitortuz.

Araitz Leiva Goikolea

Kirikiño Ikastolan harro gaude berriz ere gure ikasleetako batek, Araitz Leiva Goikoleak, Bilboko Udalak ematen duen “Casilda Iturrizar – Epalzaren alarguna” beketako bat jaso duelako, 2023-2024 ikasturtean lortutako emaitza akademiko bikainengatik.

Beka hau Bilbon DBHko 4. mailan ari diren eta kalifikaziorik altuenak lortu dituzten hamar ikasleri ematen zaie, eta Araitz hautatuen artean egotea bere ahaleginaren, konpromisoaren eta ikasteko duen jarreraren erakusgarri argia da. Aintzatespen honek Batxilergoa, Heziketa Zikloak edo unibertsitate-ikasketak egiteko laguntza ekonomikoa eskaintzen du, eta bikaintasun akademikoa sustatzea du helburu.

Kirikiño Ikastolan sinesten dugu ikasle bakoitzaren potentziala garatzeko ezinbestekoa dela kalitatezko hezkuntza eta ingurune egokia eskaintzea. Horregatik, Bigarren Hezkuntzan berme sendoa eskaintzen dugu, ikaslea erdigunean jartzen duen hezkuntza-ereduaren bidez. Laguntza pertsonalizatua, eskakizun akademikoa eta ongizatea uztartzen dituen ekosistema hezitzailea sortzen dugu, ikasleek beren ahalmenik handiena gara dezaten.

Araitzek jasotako sariak berretsi egiten du bide horren sendotasuna. Kirikiño Ikastolatik zorionak eman nahi dizkiogu eta bere etorkizun akademiko eta pertsonalean arrakasta opa diogu.

Azken albisteak

Kirikiño Ikastolan pauso berri bat emango dugu aurten, IBILALDIA 2026ren baitan.
Aurten, Bilbok une berezia biziko du euskararen aldeko bi ekimen handi hartuta: Korrikaren amaiera eta
Ibilaldia 2026 ospatzeko bidean, Kirikiño Ikastolak komunitatea aktibatzen eta elkartzen jarraitzen du, familia guztiek parte hartu eta ondo pasatzeko aukera izan