Skip to main content

Gure Ikastolak Oxford Test of English ziurtagiri ofiziala jaso du

Ikastola egoitza ofizial gisa sendotzen da, eta aurten ere Oxford Test of English azterketak egingo dira

Oxford

Gure Ikastolak beste urrats garrantzitsu bat eman du ingelesaren ikaskuntzan: Oxford Test of English azterketen egoitza ofizialaren ziurtagiria jaso berri dugu. Aitorpen honek berresten du gure ikastolak hizkuntzen irakaskuntzan duen konpromisoa eta kalitatea.

Ziurtagiri ofizial hau jasotzearekin batera, aurten ere Oxford Test of English azterketak gure ikastolan bertan egingo direla baieztatu nahi dugu. Modu horretan, gure ikasleek ingeles mailaren ziurtagiri ofiziala eskuratzeko aukera izango dute, ohiko ikasketa-ingurunean eta berme guztiekin.

Azterketa hau nazioartean aitortua dago, Europako Erreferentzia Marko Bateratuan (CEFR) oinarritzen da, eta lau trebetasun nagusiak neurtzen ditu: entzumena, irakurmena, idazmena eta ahozkoa. Gainera, online egiten den azterketa moldakorra da, ikasleen benetako maila zehaztasunez neurtzeko.

Oraindik azterketen data zehatzak zehazteke daude, baina aurreikuspenen arabera ekainaren erdialdean izango dira. Informazio guztia zehazten den heinean, ikastolako ohiko kanalen bidez emango da.

Gogorarazi nahi dugu azterketa hau LH6tik gorako ikasleei zuzenduta dagoela, eta gomendagarria dela gutxienez A2 maila izatea.

Azken albisteak

Aurten, Ibilaldia 2026ko kanta nork sortu eta nork interpretatuko duten ezagutzera eman dugu, eta momentu berezgarri horren aurkezpen-ekitaldia martxoaren 3an, 19:00etan, ospatuko dugu Bilboko Arriaga Antzokian. Aurtengo…
Otsailaren 8an Ikastolako komunitate osoak bat egin genuen urtero egiten dugun txitxiburduntziarekin, aurtengoan bereziki esanahi handia izan duen mendi-irteeran. Ibilaldi urtea den honetan, Eguzkibegitik Kirikiñora…
Gure Ikastolak beste urrats garrantzitsu bat eman du ingelesaren ikaskuntzan: Oxford Test of English azterketen egoitza ofizialaren ziurtagiria jaso berri dugu. Aitorpen honek berresten du gure ikastolak hizkuntzen…