Skip to main content

Zea Mays, EZEZEZ eta Txopet taldeetako Kirikiño Ikastolako ikasle ohiek sortu dute 2026ko Ibilaldiko kanta

Ibilaldia 2026ren abestia martxoaren 3an aurkeztuko da Bilboko Arriaga Antzokian eta sarrerak salgai daude jada

Abesti aurkezpena ibilaldia 2026

Aurten, Ibilaldia 2026ko kanta nork sortu eta nork interpretatuko duten ezagutzera eman dugu, eta momentu berezgarri horren aurkezpen-ekitaldia martxoaren 3an, 19:00etan, ospatuko dugu Bilboko Arriaga Antzokian. Aurtengo abestia gure ikasle ohiek sortu dute, gaur egun euskal musikaren panoraman erreferente diren hiru taldetako kideek: Aiora Renteria (Zea Mays), Unai Madariaga (EZEZEZ) eta Jon Fernández, Andoni Barinaga-Rementeria eta Iñigo Guemes (Txopet).

Proiektu honek gure komunitatearen belaunaldien arteko lotura eta konpromiso partekatua nabarmendu nahi du. Aurkezpen-ekitaldian, gure ikasle ohiek izango dute protagonismoa: Imanol Ituiño magoa eta Amaia Usandizaga eta Ainhize Vega kazetariak arduratuko dira aurkezle lanetan.

Ekitaldian, gainera, gure ikasleek parte hartuko dute dantzan, kantaren bideoklipean eta bestelako emanaldi artistikoetan.

Inoiz baino pozago gaude: gure ikasle ohiak, gaurko ikasleak eta gure komunitatea elkarrekin Ibilaldia ospatzeko prest egongo dira!

Xehetasun praktikoak

  • Data: martxoak 3, asteartea

  • Ordua: 19:00

  • Lekua: Arriaga Antzokia (Bilbo)

  • Sarrerak: Arriaga Antzokiko ohiko txarteldegietan, aurrez aurre zein online (erosi hemen)

Prezioak:

  • Nagusiak: 5 €

  • Adingabeak: 3 €

Ez galdu aukera hau gure komunitatearekin batera momentu berezi hau bizitzeko!

Azken albisteak

Joan den martxoaren 6an, Goiuri Jauregia-n ospatu zen emakume kooperatibisten omenaldi ekitaldia, Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseilua-k eta Konfekoop-ek antolatuta, “
Bilboko Arriaga Antzokian aurkeztu ditu Kirikiño Ikastolak 2026ko Ibilaldiko kanta eta bideoklipa arrakasta handiz.
Martxoaren 14an Ikasle ohien bazkaria ospatuko dugu, lagun zaharrak (eta berriak), ikasle ohi, irakasle eta langileak elkartzeko egun berezi batean.