Skip to main content

Ibilaldia: Martxoaren 14ko Ikasle Ohien Bazkarirako txartelak salgai!

Mahai bueltan elkartzeko unea hurbiltzen ari da: eskuratu zure txartela eta ez galdu topaketa berezi hau.

kartela

Martxoaren 14an Ikasle ohien bazkaria ospatuko dugu, lagun zaharrak (eta berriak), ikasle ohi, irakasle eta langileak elkartzeko egun berezi batean. Ibilaldi urte honetan, elkarrekin egoteko eta komunitatea sendotzeko aukera paregabea izango da.

Bazkariak giro goxoa, oroitzapen partekatuak eta berriz elkartzeko poza ekarriko ditu. Horregatik, txartelak dagoeneko salgai daude eta hemen eskuratu daitezke.

Gomendatzen dizuegu ez uztea azken unerako eta lehenbailehen erostea.

Batu mahaira, batu ospakizunera, eta egin dezagun martxoaren 14a egun berezi bat!.

Animatu eta zabaldu zuen artean!

 

 
 
 
 
 
 
 

Azken albisteak

Ikastolatik hirira, eta hiritik Euskal Herrira: Ibilaldia iruditan
Euskalgintza sozialaren eta erakunde publikoen arteko indarrak batzera deitu dute ikastolek, euskararen biziberritzean jauzi berri bat egiteko.
2026ko ekainaren 9an du KIRIKIÑO IKASTOLA, KOOP. E.ak bere Batzar Orokor Arrunta.