Skip to main content

“Kirikiño eta patinete magikoa”: gure historiaren eta etorkizunaren kontakizuna

Iragana, oraina eta geroa

portada

Ibilaldia gero eta gertuago dugu, eta bide horretan, pausu berezi bat partekatu nahi dugu komunitate osoarekin:Kirikiño eta patinete magikoa ipuina.

Ipuin hau ez zen edozein momentutan aurkeztu: Ibilaldiko kantaren aurkezpen egunean estreinatu zen, Bilboko Arriagan, giro berezi eta esanguratsu batean. Ez da kasualitatea, izan ere, ipuinak eta kantak hari beretik tiratzen dute, mezu bera partekatuz.

Ez da ipuin hutsa. Gure ikastolaren ibilbide kolektiboaren metafora da; iraganetik abiatuta, gaur egungo errealitatera eta etorkizunera begiratzen duen kontakizuna. Hori bera da, hain zuzen ere, gure kantaren letrak laburbiltzen duen ideia nagusietako bat: “iragana, oraina eta geroa”.

Ipuinak belaunaldi desberdinen arteko lotura irudikatzen du, eta euskararen alde egindako bidearen esanahia berriro biziarazten du. Gaur egungo ikasleen begiradatik kontatua dago, haiek baitira lekukoa hartu eta proiektua aurrera eramango dutenak.

Patinete magikoa mugimenduaren, jarraitutasunaren eta transmisioaren sinboloa da. Belaunaldiz belaunaldi pasatzen den energia, ilusioa eta konpromisoa irudikatzen ditu, gure proiektuaren muina osatzen duten balioekin bat eginez.

Ipuina bi formatutan aurkezten dugu:

  • Alde batetik, bideoa, gure ikasleen ahotsekin kontatua, istorioari bizitasuna eta emozioa emanez.

  • Bestetik, PDF formatuko ipuina, lasai irakurri eta partekatzeko modukoa.

Biak hemen dituzue ikusgai eta entzungai.

Ibilaldia 2026 berriro Bilbora itzultzea ez da kasualitatea; gure ibilbidearen zirkulartasunaren adierazgarri da. Hasierako amets hura gaur egungo errealitate bihurtu da, eta orain, indarberrituta, etorkizunera begira jartzen gara.


"Kiribilak jarraitzen du: gaurko ikasle txikien ahotsean Kirikiñoren istorioa bizirik dago, pausuz pauso, belaunaldiz belaunaldi euskararen alde egiten dugun urrats berria erakutsiz."

Kirikiño eta patinete magikoa.pdf

Azken albisteak

Ibilaldia gero eta gertuago dugu, eta bide horretan, pausu berezi bat partekatu nahi dugu komunitate osoarekin: “Kirikiño eta patinete magikoa” ipuina.
Kirikiño Ikastolak Ibilaldia’26ren baitan sortutako ekimen berriak artea, euskara eta komunitatea elkartuko ditu maiatzaren azken asteburuan, bi lehiaketa formatutan
Kirikiño Ikastolan topaketa berezia ospatu zen apirilaren 18an Ibilaldiko bidean euskal kultura protagonista.