Skip to main content

Euskal dantzen agerraldia Santutxun

Igandean, apirilaren 6an, Santutxun egindako Euskal dantzen agerraldian parte hartu genuen

dantzariak

Joan den igandean, Santutxuko Karmelo plazan ospatu zen Euskal Dantzen Agerraldia, eta gure ikastolako ikasleek parte hartu zuten Gaztedi, Salbatore eta Begoñazpiko dantza taldekoekin batera.

Jantzi tradizionalekin eta dantzatzeko gogoz, gure ikasleek euskal kultura bizirik mantentzeko konpromisoa erakutsi zuten bete-beteta egon zen plazan. Giro alaia, kolorez beteriko jantziak eta musikak bat egin zuten egun berezi honetan.

Eskerrik asko antolatzaileei eta parte hartu zuten guztiei, eta, noski, gure dantzari txikiei egindako lan bikainagatik!

Argazki-galeria behean ikus dezakezue.

Azken albisteak

Lehen aldiz antolatu den “Euskara Mila Koloretan” pintura lehiaketak artea, euskara eta komunitatea batu ditu Ibilaldia 2026ren baitan. Haur, gazte eta helduek euren sormenaren bidez islatu dituzte Ibilaldiaren giroa, euskal…
Ikastolatik hirira, eta hiritik Euskal Herrira: Ibilaldia iruditan