Teknologiaren eragina nerabezaroan

Kirikiño Ikastolak Unicefek gauzatutako “Teknologiaren eragina nerabezaroan” azterlanean parte hartu du. Azterlan honen helburua nerabeek teknologiaz egiten duten erabilerari buruzko diagnostikoa egitea izan da, eta, batez ere, pantailen eta gailu elektronikoen bidez nola erlazionatzen diren aztertzea.

2022/04/28
Teknologiaren eragina nerabezaroan

Txosten hori egiteko, Euskadiko 257 ikastetxetako DBHko 5000 ikaslek baino gehiagok parte hartu zuten, eta horien artean gure ikastola zegoen.

Datuak 2020-2021 ikasturtean jaso ziren online egindako inkesta baten bidez, eta hauek dira txostenaren emaitzetako batzuk:

  • Erabilera-ohiturei dagokienez, 10 nerabetik 3k Internet egunean 5 orduz baino gehiago erabiltzen dute lanegunetan. Eta 10etik 2 egunero edo ia egunero konektatzen dira gaueko 12etatik aurrera.
  • Denbora hori batez ere sare sozialetan ematen dute; gehien erabiltzen direnak Whatsapp, Youtube eta Instagram dira. Nerabeen % 98,8a sare sozialen batean erregistratuta daude. Bertan ez egotea ohiz kanpoko gertakaria da.
  • Konektatzeko arrazoiei dagokienez, 10 nerabetik 4k bakarrik ez sentitzeko konektatzen direla onartzen dute.

Zalantzarik gabe, teknologia Internet eta sare sozialak oro har erabiltzen dituzten nerabeen bizitzaren parte dira. Datu horiek agerian uzten dute sarea modu intentsiboan erabiltzeak interferentzia larria ekar dezakeela haren egunerokoan eta garapen pertsonalean. Beraz, nerabezaroan hezkuntza digitalean laguntzea garrantzitsua da.

Azken albisteak

2023-06-01
ERRIGORA udazkenean eta udaberrian egiten diren kanpainatan plazaratzen da nagusiki eta momentu bi horietan helarazten dituzte Euskal Herriko etxeetara nafarroa erdi eta hegoaldeko nekazal produk
2023-05-25
Ikastolaren astea bertan daukagu eta horrekin batera ekintza ezberdinak izango ditugu. Jarraian ekintzen zehaztasunak dituzue, gorde zuen agendetan eta etor zaitezte!
2023-05-19
Pasaden astean eta oraingo honetan DBH4ko ikasleak bi egun pasatu dituzte Ibarrangelu aldetik. Laga hondartzan surf ikastaroa izan ostean Ibarrangeluko ostatuan (Laga Surf Camp) egin dute lo.