Skip to main content

ZUEKIN BATERA AUZOLAN EGUNA

Kirikiño Ikastolan kooperatiba bat gara, eta egunez egun aurrera egiten dugu, proiektu honetan sinesten dugun guztion ahaleginari eta inplikazioari esker.

zuekin batera auzolana eguna

Euskara, zoriona eta auzolana gure ikastolaren ikur garrantzitsuak dira. Maiatzaren 8an, igandean, Auzolan egun berezi bat ospatu genuen, ezaugarri horiek biltzen zituena.

Kirikiñoko familiak ikastolako funtsezko partaideak gara eta elkarrekin gure ikastolako sarreraren hormak margozten aritu ginen.

Txikienentzat jolasak eta dantzak prestatu ziren, baina haiek ere ikastola margozten lagundu nahi izan zuten. Ikastola guztion artean zaintzen dugulako. Ikastola guztion artean egiten dugulako.

Behin lana amaituta, Euskaraz Bizi txokoan atsedena hartu genuen.

Ederto pasa genuen!

Azken albisteak

Lehen aldiz antolatu den “Euskara Mila Koloretan” pintura lehiaketak artea, euskara eta komunitatea batu ditu Ibilaldia 2026ren baitan. Haur, gazte eta helduek euren sormenaren bidez islatu dituzte Ibilaldiaren giroa, euskal…
Ikastolatik hirira, eta hiritik Euskal Herrira: Ibilaldia iruditan