Skip to main content

IKASTOLAK HERRIARI ekimenaren 3. ekitaldia. SUTAN musikala

Ikastolak Herriari ekimenaren 3. ekitaldia azaroaren 25ean ospatuko da SUTAN musikala eskainiz, Bilboko Campos Eliseos Antzokian.

Kartela

Ikastolak Herriari ekimenaren 3. ekitaldia ospatuko da azaroaren 25ean. Ekitaldi honetarako prestatu den ikuskizuna Jaso Ikastolaren SUTAN musikala da, eta berarekin batera, Iruñeko Gazte Orkestraere arituko da.

Islandian taularatu ostean, musikalak Iruñea, Tutera eta Donostia bisitatu ditu, eta azken tanpan, Bilbora iritsiko da, bere 10. urteurrena orkestrarekin batera ospatzeko asmoz.

SINOPSIA:

1909, New York. Clara Lemich "Triangle" fabrikara sartzen da lanera. Bertan, emakumezkoen lan baldintza kaxkarrak ikusi ostean, beste 20.000 emakumearekin batera "atorgileen greba" deituriko matxinada bultzatzen du. Bere lankideak grebara eramateko, Historiako emakumeengan bilatzen du inspirazioa: Kleopatra (Egipton), Whan Zenyi (Txinan), Marie Coulon (Euskal Herrian). Emakume hauen biografiak irakurrita, indarra eta inspirazioa jasotzen du greba aurrera eramateko.

Istorio honek 2 helburu nagusi ditu:

  1. Emakumeen lan-duintasunaren eskubideen aldarrikapena
  2. Gizonezkoen eta emakumezkoen arteko desberdintasunak agerian jartzea

Familia osoarekin une bikaina pasa nahi baduzue, ez galdu musikal euskaldun hau ikusteko aukera!

NOIZ: Azaroak 25, ostirala 19:00etan

NON: Bilboko Campos Eliseos Antzokia

SARRERAK SALGAI: ANTZOKIAREN WEBGUNEAN edo takilan

 

 

Azken albisteak

Martxoaren 14an Ikasle ohien bazkaria ospatuko dugu, lagun zaharrak (eta berriak), ikasle ohi, irakasle eta langileak elkartzeko egun berezi batean.
Aurten, Ibilaldia 2026ko kanta nork sortu eta nork interpretatuko duten ezagutzera eman dugu, eta momentu berezgarri horren aurkezpen-ekitaldia martxoaren 3an, 19:00etan, ospatuko dugu Bilboko Arriaga Antzokian. Aurtengo…
Otsailaren 8an Ikastolako komunitate osoak bat egin genuen urtero egiten dugun txitxiburduntziarekin, aurtengoan bereziki esanahi handia izan duen mendi-irteeran. Ibilaldi urtea den honetan, Eguzkibegitik Kirikiñora…