Skip to main content

Euskaraldirako datozen EKINTZAK

Euskaraldia dela eta, honako ekintzak antolatu dira datorren egunetarako

euskaraldia
  • Azaroarenm 24ean EUSKARAREN TOURRA prestatu dute Santutxutik. Euskarak auzoan izandako historiaz zerbait jakin nahi baduzu eta garai hartako bizipenak protagonisten ahotik entzun, Santutxuko bisita gidatura joatea gomendatzen dizuegu. San Frantziskito elizan hasiko da 19:00etan. Ibilbidea honakoa izango da: San Frantziskito, Basarrate, Karmelo ikastolaren sorrera (pintor Anselmo Ginea), Kirikiñoren sorrera (Torre Gorostizaga), Gaztedi (Karmelo gibelean), Gau eskolak (Karmelo aurrean) eta bukaera Padre Pernet.
  • Aurtengo Euskaraldiarekin hasteko HH2 eta LH2ko ikasleentzat EUSKARAOKEA antolatu genuen Ikastolako aretoan. Datorren ostiralean, azaroaren 25ean, berriz ere prestatuko dugu. Kasu honetan LH3 eta DBHko ikasleentzat izango da, arratsaldeko 17:00etan, eta aurretik izena eman behar duzue. Tokia eguraldiaren arabera izango da (sare sozialen bidez argituko dugu).
Euskaraokea
  • Abenduaren 1ean Jose Ramon Etxebarriak hitzaldi bat emango du Ikastolako Areto Berrian, arratsaldeko 18:30etan. Ramon Etxebarria euskal ingeniaria, fisikan doktorea, euskaltzalea eta idazlea da. Zientzien eta teknologia gaiak euskaraz ezagutarazteko testuak egiteko lanean nabarmendu da eta horren inguruan arituko da datorren asteko ostegunean.
  • Euskara egunerako ere zerbait prestatuta daukagu. Abenduaren 3an, 17:00etan hasita Erromeria eta Kalejira izango dugu Kirikiñoko trikitilariekin eta Txerokiak taldearekin. Kepa Enbeita Urretxindorra Plazan hasiko gara erromeriarekin.
Euskara eguna

 

Azken albisteak

Gure Ikastolak beste urrats garrantzitsu bat eman du ingelesaren ikaskuntzan: Oxford Test of English azterketen egoitza ofizialaren ziurtagiria jaso berri dugu. Aitorpen honek berresten du gure ikastolak hizkuntzen…
Kirikiño Ikastolan harro gaude berriz ere gure ikasleetako batek, Araitz Leiva Goikoleak, Bilboko Udalak ematen duen “Casilda Iturrizar – Epalzaren alarguna” beketako bat jaso duelako, 2023-2024 ikasturtean lortutako emaitza…
Euskarak eta euskal hiztun komunitateak bizi duten larrialdi linguistikoaren aurrean, Euskalgintzaren Kontseiluak ‘Euskaraz bizitzeko Pizkundea’ ekitaldia antolatu du abenduaren 27rako, 17:00etan, Bilbao Arenan. Ekitaldi…