Skip to main content

Ikastolak Loran Mila Koloretan: Ikastolen sorrera Bilbon

Kirikiño Ikastolaren ekarpena Bilboko euskalgintzaren urratsetan

portada

Labayru Fundazioa eta Bilboko Udala Bilbon ikastolek eman zituzten lehen pausuak aztertzen ibili dira. Lan horren ondorioa da "Ikastolak Loran Mila Koloretan: Ikastolen sorrera Bilbon" liburua eta baita bideoa ere. Orduko gurasoen eta andereñoen ekina eta konpromisoa goratu nahi izan dute lan honetan eta gertakari guztiak hauen testigantzen bitartez kontatzen dizkigute.

Euskara irakaskuntzan sartzeko lehenengo pausoak Bilbon 1957an eman ziren. Umeentzako lehenengo eskola Euskal Katekesi modura sortu zen San Nikolas elizako lokaletan. Baina salaketa batek eraginda, itxi egin zuten. Gurasoek, hala ere, etsi ez eta Iralabarriko frantziskotarren komentuan jarraitu zuten, baina hori ere zarratu egin zuten. Hurrengo urteetan etxe partikularretara joaten ziren andereñoak irakastera, harik eta 1966an Resurrección Mª Azkue ikastola sortu arte. Hori ere txiki geratu zenez, azkenean Bilbotik kanpo Lauro ikastola egitea erabaki zuten.

Bitartean auzoetan ere hasi ziren beste ikastola batzuk sortzen: Deustun, Santutxun, San Adrianen, Abusun...

Gure ikastolaren istorioa ere ageri da bertan, 1977tik Bilbo eta gure auzoei euskara eta euskal kulturari egindako ekarpena hain zuzen ere.

Harrezkero Bilboko erreferentziako ikastetxea dugu Kirikiño Ikastola. Hezkuntza arautua ez ezik, kirol jarduerak, eskolaz kanpokoak, kultur arlokoak... eskaintzen dituzte. Apaldikoa da baita udalekuak eratzea, ikasleen euskara mailari eusteko udako tartean. Horrek denak ikastolako esperientzia ikasketetatik haragokoa izatea dakar.

Jarraian ikus dezakezue lan honen ondorioz sortutako bideoa. Joseba Arrieta, Kirikiño Ikastolako guraso sortzaile garrantzitsuenetariko bat eta aurreko urtean zendu zena, bideoan ageri da bizitakoa kontatzen: 

 

Liburuaren ale batzuk ikastolan ditugu eta laster liburudendetan eskuratu ahal izango dira. Lan hauek ikustera animatzen zaituztegu.

Izan zirelako gara eta garelako izango dira.

Azken albisteak

Kirikiño Ikastolan “Herria dantzan, Ibilaldia martxan” jaia antolatu dugu maiatzaren 8rako, Bilboko Abandoibarran, Ibilaldia 2026ri hasiera emateko. 18:00etatik aurrera, hiru gunetan banatutako egitarau oparoa eskainiko dugu…
Ibilaldia gero eta gertuago dugu, eta bide horretan, pausu berezi bat partekatu nahi dugu komunitate osoarekin: “Kirikiño eta patinete magikoa” ipuina.
Kirikiño Ikastolak Ibilaldia’26ren baitan sortutako ekimen berriak artea, euskara eta komunitatea elkartuko ditu maiatzaren azken asteburuan, bi lehiaketa formatutan