Skip to main content

ERRIGORA: Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura 2024

Otsailaren 25ean abiatuko da Nafar hegoaldeko uzte ESKUTIK ESKURA kanpaina berria

kartela

Otsailaren 25ean abiatuko da Nafar hegoaldeko uzte ESKUTIK ESKURA kanpaina berria. Eskaerak egiteko epea otsailaren 25etik martxoaren 13ra bitartean izango dira. Banaketa, berriz, apirilaren 25etik 30era bitartean helduko dira Bizkaiko txoko guztietara.

Euskal Herria oinarri eta auzolana lanabes dituen ekimen herritarra da Errigora. Nafarroa hegoalde eta erdialdea du ardatz eta euskara ofiziala ez den zonaldean eragin nahi du, eremu horretakoak propio diren elikagaiei Euskal Herrian bidea emanaz, euskaratik, euskararako eta euskaraz.

ESKUTIK ESKURA kanpaina martxan jarri dute. Sarri esaten den bezala, ekoizteko erak aldatzeko bide eraginkorra izan daiteke kontsumitzeko modua aldatzea. Horretarako aukera ematen dizu "Eskutik eskura" kanpainak. Errigora Balioak dituzten produktuak eskatu eta despentsa urte guztirako betetzeko aukera ematen dizu eta, ondorioz, balio horietan modu zuzenean eragiteko. 

Eskariak egiteko, klikatu hemen.

Irudia
errigora

Azken albisteak

Lehen aldiz antolatu den “Euskara Mila Koloretan” pintura lehiaketak artea, euskara eta komunitatea batu ditu Ibilaldia 2026ren baitan. Haur, gazte eta helduek euren sormenaren bidez islatu dituzte Ibilaldiaren giroa, euskal…
Ikastolatik hirira, eta hiritik Euskal Herrira: Ibilaldia iruditan
Euskalgintza sozialaren eta erakunde publikoen arteko indarrak batzera deitu dute ikastolek, euskararen biziberritzean jauzi berri bat egiteko.