Skip to main content

Eskola jasangarria ziurtagiria lortu dugu!

Eskola jasangarriaren 17.Aintzatezpen prozesuan parte hartu dugu eta ziurtagia lortu dugu.

Ziurtagiri

Kirikiño Ikastolan “Eskola Jasangarriaren Ziurtagiria” lortu dugu Jasangarritasun Hezkuntzaren alde egindako lanagatik, eta ahaleginagatik. Gure lana hezkuntza komunitate guztira, zein eguneroko bizitzara zabaltzeagatik saritua izan da.

Ikasturte honetan Eusko Jaurlaritzak kudeatzen duen Eskola Jasangarriaren Aintzatespen prozesuan parte hartu dugu eta ebaluazio batzordetik iraunkortasunaren kulturaren aldeko lan eta etengabeko hobekuntzarekin dugun konpromisoa aitortu digu. Ziurtagiri honek urteetan zehar agenda 2030 proiektuan egindako lanaren ondorio bat da, egunerokoan, bai gelan eta baita gelatik kanpo, ingurumena eta jasangarritasunaren alde garatzen ditugun ekimen desberdinengatik.

Gaur, ekainaren 4an, ziurtagirien banaketara joan gara Urdaibaiko Ekoetxera. Ekintzari buruzko datu gehiago aurkituko dituzue.

Gai honi buruzko informazio zabalagoa hemen.

Zorionak eta esker bereziak, beraz, A2030 lantalde osoari eta ikasle eko-ordezkariei!!!

Azken albisteak

Lehen aldiz antolatu den “Euskara Mila Koloretan” pintura lehiaketak artea, euskara eta komunitatea batu ditu Ibilaldia 2026ren baitan. Haur, gazte eta helduek euren sormenaren bidez islatu dituzte Ibilaldiaren giroa, euskal…
Ikastolatik hirira, eta hiritik Euskal Herrira: Ibilaldia iruditan
Euskalgintza sozialaren eta erakunde publikoen arteko indarrak batzera deitu dute ikastolek, euskararen biziberritzean jauzi berri bat egiteko.