Ibilaldia 2026 ospatzeko bidean, Kirikiño Ikastolak komunitatea aktibatzen eta elkartzen jarraitzen du, familia guztiek parte hartu eta ondo pasatzeko aukera izan dezaten.
Hurrengo hitzordua apirilaren 18an izango da: Herri Kirolen desafioa berriro ospatuko dugu, urtarrilean bertan behera utzi behar izan genuena, oraingoan berrikuntza batekin: kategoriaka antolatuko dugu, umeek zein helduek parte hartu ahal izateko.
Kategoriak:
LH 3-4 (umeak)
LH 5-6 (umeak)
Nerabeak eta helduak
Taldeek gutxienez 8 pertsonaz osatuta egon beharko dute. Izena emateko azken eguna apirilaren 10a da, eta hemen egin dezakezue.
Topaketaren helburua ez da soilik lehiatzea, elkarrekin ondo pasatzea eta euskal kultura erdigunean jartzea baizik. Gainera, parte-hartzaile guztientzat honako aukera hauek egongo dira:
Ume txikientzako puzgarriak
Taloak eta edatekoak erosteko aukera
📅 Data: 2026ko apirilaren 18a, larunbata
🕔 Ordutegia: 17:00etatik aurrera
📍 Lekua: Kirikiño Ikastola (Gabriel Aresti 22)
Herri Kirolen Topaketa – Parte hartzera animatu!
Kirikiño Ikastola