Skip to main content

KIRIKIÑO IKASTOLA, KOOP. ELKARTEAREN BATZAR OROKOR ARRUNTERAKO DEIALDIA

2026ko ekainaren 9an du KIRIKIÑO IKASTOLA, KOOP. E.ak bere Batzar Orokor Arrunta.

Kirikiño Batzar Orokorra

Gure kooperatibaren estatutu sozialen 24. artikuluan ezarritakoaren arabera, Artezkaritza Kontseiluak deialdia egiten du KIRIKIÑO IKASTOLA, KOOP. E.aren Batzar Orokor Arrunterako; batzarra honetara egingo da:

Eguna: 2026ko ekainaren 9an (asteartea)
Ordua: 18:00etan, lehenengo deialdian; 18:30ean, bigarren deialdian; 19:00etan, hirugarren deialdian
Tokia: Sozietatearen egoitza (Ikastola), Gabriel Aresti etorbidea, 22. zk.


GAI-ZERRENDA

  1. Kooperatibako lehendakariaren agurra.
  2. Kooperatibako kide batzuk izendatzea akta onesteko.
  3. Aurreko batzarraren aktaren onespenari buruzko txostena.
  4. Zaintza-batzordeko kideak aukeratzea.
  5. Informazio akademiko eta instituzionala.
  6. 2025 ekitaldiko urteko kontuak, emaitzaren aplikazioaren proposamena eta sozietatearen kudeaketa onestea.
  7. Zaintza-batzordearen txostena.
  8. 2026/2027 ikasturterako kudeaketa-plana eta kuotak, eta 2026ko aurrekontu ekonomikoa onestea, bidezko bada.
  9. Ibilaldia 2026.
  10. Beste batzuk.
  11. Norberak lekarkeena.

Oharra:
Boto-eskuordetzearen eredua erantsi da, batzar orokorrera etorri ezina dutenentzat. Bazkide batek gehienez ere beste bi bazkideren eskuordetzea jaso ahal izango du.

Informazio guztia Gabriel Arestiko idazkaritzan eskuratu ahal izango duzue. Halaber, ikastolara dei dezakezue (944598100) edo kiriki@ikastola.eus helbide elektronikora idatzi.

Azken albisteak

2026ko ekainaren 9an du KIRIKIÑO IKASTOLA, KOOP. E.ak bere Batzar Orokor Arrunta.
Kirikiño Ikastolan “Herria dantzan, Ibilaldia martxan” jaia antolatu dugu maiatzaren 8rako, Bilboko Abandoibarran, Ibilaldia 2026ri hasiera emateko. 18:00etatik aurrera, hiru gunetan banatutako egitarau oparoa eskainiko dugu…
Ibilaldia gero eta gertuago dugu, eta bide horretan, pausu berezi bat partekatu nahi dugu komunitate osoarekin: “Kirikiño eta patinete magikoa” ipuina.