Skip to main content

Otsailaren 20an mendi irteera eta txitxiburduntzia

Euskaraz Bizi Batzordeak plan ezin hobea proposatzen digu otsailaren 20rako: mendi irteera eta txitxiburduntzia!

Otsailaren 20an mendi irteera eta txitxiburduntzia

Irteera honen distantzia 6 kilometrokoa izango da. Ibilbidea Oletan hasiko gara, gero Ollargan (843m) igo eta handik Urkiolara joango gara.

Txangoa amaitu ondoren, txorizo jango dugu! Txitxiburduntzi eguna elkarrekin ospatuko dugu!

Txitxiburduntzi eguna garizuma aurretik ospatzen zen Euskal Herriko ohitura zaharra da. Egun horretan jendea mendira joaten zen, sua piztu, makilatxo batez burruntzia egiten zen, eta gero txorizoa, txistorra, zein beste txerrikiak sutan prestatzen ziren.

Gaur egun tradizio hau gure ikastolan bizirik dago.

Animatu eta parte hartu familian! Autobusa ikastolatik 9:00etan irtengo da eta 14:30etan bueltatuko gara.

Informazioa:

  • Eguna: otsailaren 20an.
  • Ordua: 9:00etan
  • Lekua: Txomin Garat 8
  • Prezioa: 7€
  • Izen-ematea: euskarazbizi-batzordea@kirikino.eus

Azken albisteak

EuskarAbenturako 130 gaztek Kirikiño Ikastolan egingo dute espedizioaren azken gaua, Atharratzetik Getxora Euskal Herria oinez zeharkatu ondoren. Ikastolako Euskara taldeko ikasleek eta Berbalaguneko gurasoek harrera beroa…
Lehen aldiz antolatu den “Euskara Mila Koloretan” pintura lehiaketak artea, euskara eta komunitatea batu ditu Ibilaldia 2026ren baitan. Haur, gazte eta helduek euren sormenaren bidez islatu dituzte Ibilaldiaren giroa, euskal…