Skip to main content

FRUTEGUENAK

Kirikiño ikastolan elikadura osasungarriaren aldeko apustu sendoa egiten dugu. Gure helburu nagusia gure ikasleek bizi-ohitura osasungarriak har ditzaten da. Horregatik, aurten ere gure ikasleen artean frutaren kontsumoa sustatzeko ekimena martxan jarri dugu.

Fruteguena HH

Ostegunak FRUTEGUENAK dira Kirikiño Ikastolan. Astero ikasleak hamaiketakorako fruta ekartzera animatzen ditugu. Ostegun batzuetan, eta haiek jakin gabe, Lehen Hezkuntzako gela guztietatik pasatzen gara, eta fruta gehien ekarri duen klaseak saria irabaziko du: fruta-brotxeta goxo bat. Hamaiketako osasungarria sustatzeko modu dibertigarria!

Betidanik ikasleek eta familiek ekimenari oso harrera ona egin diote, horrexegatik aurten HHko txikitxuen artean ere zabaltzea erabaki dugu.

Frutak gure osasunerako propietate onuragarri asko ditu, besteak beste:

  • Funtsezko bitaminak eta mineralak.
  • Antioxidatzaile naturalak.
  • Zuntza eta ura.
  • Digestioa erraztea.

Azken albisteak

EuskarAbenturako 130 gaztek Kirikiño Ikastolan egingo dute espedizioaren azken gaua, Atharratzetik Getxora Euskal Herria oinez zeharkatu ondoren. Ikastolako Euskara taldeko ikasleek eta Berbalaguneko gurasoek harrera beroa…
Lehen aldiz antolatu den “Euskara Mila Koloretan” pintura lehiaketak artea, euskara eta komunitatea batu ditu Ibilaldia 2026ren baitan. Haur, gazte eta helduek euren sormenaren bidez islatu dituzte Ibilaldiaren giroa, euskal…