Skip to main content

AISIOLA - Hezitzaile Ikastaroa

Aurten, urtero bezala, Ikastolen Elkarteko Aisiola hezitzaile eskolak aisialdiko hezitzaile ikastaroa eskainiko du ikastolan

AISIOLA

Aurten, urtero bezala, Ikastolen Elkarteko Aisiola hezitzaile eskolak aisialdiko hezitzaile ikastaroa eskainiko du ikastolan. Ikastaro honen bitartez, aisialdiko esparruan jarduteko trebetasun aberasgarriak lortzen dira, horien artean, talde dinamikak, ikasleen arteko elkarrekintzak, naturako baliabideen erabilerak...

310 orduko (150 teoriko eta 160 praktiko) iraupena duen ikastaroa da eta bi ikasturtetan zehar egiten da, hau da, 2023ko urtarrilean hasi eta 2024ko maiatzean bukatuko dugu.

Ikastaroa amaitzean, ikasleek, Eusko Jaurlaritzako "HAUR ETA GAZTEEN AISIALDIRAKO BEGIRALEEN DIPLOMA" lortzen dute. 

Izen-ematea zabalik dago. Izena emateko hemen sartu.

Informazio gehiago atxikitutako dokumentuan topa dezakezue.

Animatu ikastaroan parte hartzera!

AISIOLA

 

Fitxategiak

Azken albisteak

EuskarAbenturako 130 gaztek Kirikiño Ikastolan egingo dute espedizioaren azken gaua, Atharratzetik Getxora Euskal Herria oinez zeharkatu ondoren. Ikastolako Euskara taldeko ikasleek eta Berbalaguneko gurasoek harrera beroa…
Lehen aldiz antolatu den “Euskara Mila Koloretan” pintura lehiaketak artea, euskara eta komunitatea batu ditu Ibilaldia 2026ren baitan. Haur, gazte eta helduek euren sormenaren bidez islatu dituzte Ibilaldiaren giroa, euskal…