Skip to main content

Elkartasun Ikastolak: 800.000 euro inguru banatu dira zortzi ikastolen artean

Zortzirehun mila euro inguru banatu ziren abenduaren 1eko Batzar Nagusian, eskaera egin zuten zortzi ikastolen artean

mn

800.000 euro inguru banatu ziren abenduaren 1eko Batzar Nagusian, eskaera egin zuten zortzi ikastolen artean. Hauek izan ziren Euskal Herriko 113 ikastolek Elkartasun Kutxan aurten jarri duten diruari esker 2023. urtean laguntza jasoko duten ikastolak: Senpereko Kolegioa, Kanboko Ikastolen Etxea, Tuterako Argia ikastola, Lodosako Ibaialde ikastola, Argantzon Ikastola, Bastida Ikastola, Bilboko Harrobia Ikastola eta Hernaniko Aratz ikastola. 


Elkartasun Kutxa 1992an sortu zuten ikastolek, euren artean beharrik handiena zutenei laguntzeko. Urteetan egindako jardun hori elkarte bihurtzea erabaki zuten, eta 2012. urtean sortu zuten Elkartasun Ikastolak Europar Kooperatiba Elkartea. Hamar urte horietan, zazpi milioi eta erdi euro inguru banatu dituzte Elkartasun Ikastolek. Eta Elkartasun Kutxa sortu zenetik, 1992 hartatik, berriz, hemezortzi milioi eurotik gora.

Azken albisteak

EuskarAbenturako 130 gaztek Kirikiño Ikastolan egingo dute espedizioaren azken gaua, Atharratzetik Getxora Euskal Herria oinez zeharkatu ondoren. Ikastolako Euskara taldeko ikasleek eta Berbalaguneko gurasoek harrera beroa…
Lehen aldiz antolatu den “Euskara Mila Koloretan” pintura lehiaketak artea, euskara eta komunitatea batu ditu Ibilaldia 2026ren baitan. Haur, gazte eta helduek euren sormenaren bidez islatu dituzte Ibilaldiaren giroa, euskal…