Skip to main content

Kirikiño Ikastolaren 45. urteurrena

Aurten Kirikiño Ikastolak 45 urte betetzen ditu eta horren harira, zenbait ekintza antolatuko dira ikasturtean zehar.

bazkaria

Dakizunez, aurten Kirikiño Ikastolak 45 urte betetzen ditu eta horren harira, zenbait ekintza antolatuko dira ikasturtean zehar.

Ekintza horien artean Ikasle-ohien bazkaria egongo da. Ikastolan antolatuko dugu eta zuen parte hartzea eskertuko genuke. Bazkaria martxoaren 18an izango da, beraz GORDE EGUNA!

Hurrengo ekintzen inguruan informatuta izan nahi zaituztegu eta horretarako zuen datu batzuk behar ditugu. Mezu honekin batera dokumentu bat doakizue bete beharreko formulario batekin.

Ezagunak dituzuen gainontzeko ikasle-ohien artean atxikitako dokumentua partekatzea eskatu nahi dizuegu. Gero eta gehiago bagara, hobeto!

Fitxategiak

Azken albisteak

EuskarAbenturako 130 gaztek Kirikiño Ikastolan egingo dute espedizioaren azken gaua, Atharratzetik Getxora Euskal Herria oinez zeharkatu ondoren. Ikastolako Euskara taldeko ikasleek eta Berbalaguneko gurasoek harrera beroa…
Lehen aldiz antolatu den “Euskara Mila Koloretan” pintura lehiaketak artea, euskara eta komunitatea batu ditu Ibilaldia 2026ren baitan. Haur, gazte eta helduek euren sormenaren bidez islatu dituzte Ibilaldiaren giroa, euskal…