Skip to main content

Guraso Eskolak

Guraso Eskolen lehen saioa otsailaren 15ean izango da, "Normas y Límites HH" hitzaldiarekin

Guraso eskolak

Haurrei, haien familiei eta inguruneari zuzendutako esku-hartzeen multzoari esaten zaio arreta goiztiarra. Esku-hartze horien funtsezko helburua haurren eta haien familien ongizatea hobetzea da.

Helburu horretan aurrera egiteko eta prozesu osoan familiak partaide bilakatzeko, GURASO ESKOLA, hain zuzen ere, sortu da.

Gutxi barru Guraso Eskola hauekin hasiko gara. Lehenengoa "Normas y límites HH" izango da, otsailaren 15ean. Goian agertzen den irudian aurrerago egongo diren hitzaldiak ere aurkituko dituzue.

Izena emateko klikatu hemen.

Saio bakoitzean izena emateko aste horretan bertan egin beharko duzue.

Guraso eskolak aurrera irteteko, gai bakoitzetik partaide kopuru minimoa bermatu beharko da.

Gehiengoak aukeratzen duen hizkuntzan izango dira saioak (ezin izango dira modu elebidunean eman).

Saio hauek arratsaldeko 16:30etan izango dira Gabriel Arestiko areto nagusian.

Animatu zaitezte parte hartzen!

Fitxategiak

Azken albisteak

EuskarAbenturako 130 gaztek Kirikiño Ikastolan egingo dute espedizioaren azken gaua, Atharratzetik Getxora Euskal Herria oinez zeharkatu ondoren. Ikastolako Euskara taldeko ikasleek eta Berbalaguneko gurasoek harrera beroa…
Lehen aldiz antolatu den “Euskara Mila Koloretan” pintura lehiaketak artea, euskara eta komunitatea batu ditu Ibilaldia 2026ren baitan. Haur, gazte eta helduek euren sormenaren bidez islatu dituzte Ibilaldiaren giroa, euskal…