Skip to main content

Kirikafea

Aurreko ikasturteetan moduan, aurten ere aurrera eraman nahi dugu KIRIKAFE ekintza

kirikafea

Urterolez, DBH 4.mailako ikasleentzat Kirikafea egingo da martxoaren 15ean. 

Ikasleentzako orientazio plana jarraituz, lanbide eta ikasketa desberdinak modu zuzen batez ezagutzeko aukera zabalduko diegu. Horretarako, ikasle- nahiz lan-esperientzia zuen eskutik ezagutu ahal izateko, WorldCafe metodologian oinarrituriko jardunaldi bat antolatu nahi dugu, hau da, denbora laburreko elkarrizketa txanda desberdinak egin, parte-hartzaileak talde batetik bestera pasatuz eta sare bat sortuz.

DBH4. mailako ekitaldiko izen-ematea otsailaren 6tik otsailaren 13ra bitartean egiteko aukera izango duzue, ondoren agertzen den ESTEKA HONETAN.

Aurtengo ekitaldira, aurreko urteetako hizlariak ere gonbidatzen ditugu, baita, eta ikasleek hala eskatuta, lanbide heziketan esperientzia (ikasle zein lanean) izan duzuenok ere.

Animatu zaitezte bertan parte hartzera!

Azken albisteak

EuskarAbenturako 130 gaztek Kirikiño Ikastolan egingo dute espedizioaren azken gaua, Atharratzetik Getxora Euskal Herria oinez zeharkatu ondoren. Ikastolako Euskara taldeko ikasleek eta Berbalaguneko gurasoek harrera beroa…
Lehen aldiz antolatu den “Euskara Mila Koloretan” pintura lehiaketak artea, euskara eta komunitatea batu ditu Ibilaldia 2026ren baitan. Haur, gazte eta helduek euren sormenaren bidez islatu dituzte Ibilaldiaren giroa, euskal…