Skip to main content

Ikasle ohien bazkaria

Ikasle ohien bazkarirako sarrerak!

Kartela

Aurten, Kirikiño ikastolak 45 urte betetzen dituenez, urtean zehar ospatuko diren hainbat ekitaldi prestatu ditugu.

Mezu honen bidez, martxoaren 18an ospatuko den ikasle ohien bazkariaren gonbitea luzatu nahi dizuegu. Tiketak orrialde honetan eros ditzakezue (beheko aldean), edota ikastolan bertan. Sarrerak erosteko azken eguna martxoak 14 izango da.

Honako hau izango da menua:

HASTEKO

Piper beteak

Kroketak

LEHENENGO PLATERA

Marmitakoa

BIGARREN PLATERA

Solomoa piperrekin eta entsalada

POSTREA

"Hojaldre tarta"

EDARIA

Ardo beltz ondua, txakolina, freskagarriak eta ura

Kafea, infusioak, kopa

 

45. urte bete ditugun honetan, aurrera begiratzeko momentu polita dela pentsatu dugu: orain arte lortutakoa ospatu eta aurrera begira nahi duguna denon artean erakitzeko.

Animatu eta zabaldu ikasle ohien artean!

 

 

Azken albisteak

EuskarAbenturako 130 gaztek Kirikiño Ikastolan egingo dute espedizioaren azken gaua, Atharratzetik Getxora Euskal Herria oinez zeharkatu ondoren. Ikastolako Euskara taldeko ikasleek eta Berbalaguneko gurasoek harrera beroa…
Lehen aldiz antolatu den “Euskara Mila Koloretan” pintura lehiaketak artea, euskara eta komunitatea batu ditu Ibilaldia 2026ren baitan. Haur, gazte eta helduek euren sormenaren bidez islatu dituzte Ibilaldiaren giroa, euskal…