Skip to main content

EKOS: Ekonomia Sozialaren Sormen Jaialdia

Gure DBH4ko ekonomiako ikasle talde bat finalista da Gizarte Ekonomiaren aldeko lehiaketa honetan.

Ekos

EKOS Gizarte Ekonomiaren lehenengo Sormen Jaialdia da. Honen helburua gizarte-ekonomiaren balioak zabaltzea da sormen-piezen bitartez.

Inklusioa, jasangarritasuna, Gizarte-esentzia, tokiko garapena, berdintasuna eta gizarte-ekintzailetza dira EKOSen parte hartzeko inspirazio-iturri gisa erabili ahal izan diren gaiak.

Bi modalitate daude: 15 urtetik gorako ikasleak eta publiko orokorra (18 urtetik gorakoak). Gure DBH4ko ekonomia 3 ikaslek (Txaber González, Garazi Hernandez eta Marene Karmelo) lehenengo modalitatean parte hartu dute "Km 0 produktuak" proiektuarekin (ikus-entzunezko modalitatean). Oraindik gure ikasleak bozkatzeko garaiz gaude, beraz, animatu!

Datorren asteartean, abenduaren 19an, Donostiako Kursaal Jauregian egingo den ekitaldira gonbidatu gaituzte sari banaketan egoteko.

Zorte on!

Irudia
ekos
Txaber Gonzalez, Marene Karmelo eta Garazi Hernandez

Azken albisteak

EuskarAbenturako 130 gaztek Kirikiño Ikastolan egingo dute espedizioaren azken gaua, Atharratzetik Getxora Euskal Herria oinez zeharkatu ondoren. Ikastolako Euskara taldeko ikasleek eta Berbalaguneko gurasoek harrera beroa…
Lehen aldiz antolatu den “Euskara Mila Koloretan” pintura lehiaketak artea, euskara eta komunitatea batu ditu Ibilaldia 2026ren baitan. Haur, gazte eta helduek euren sormenaren bidez islatu dituzte Ibilaldiaren giroa, euskal…