Skip to main content

Lankidetza hitzarmena Bilbao Basketekin

Kirikiño Ikastolak lankidetza hitzarmena sinatu du Bilbao Basket taldearekin

saski

Kirikiño Ikastolak lankidetza hitzarmena sinatu du Bilbao Basket taldearekin, 3 denboraldirako. Hitzarmen hau beste hainbat talderekin ere egin da eta pasaden larunbatean, maiatzaren 4an, Zunder Palenciaren aurkako partiduan aurkeztu zen. Talde guztietako ordezkariak zelaira jaitsi ziren argazki bat egitera.

Hitzarmen horrek klubeko beheko kategorietan sartzea erraztuko die gure jokalariei. Horrela, lurraldeko talentu nagusiek eliteko sarbide zuzenagoa eta hurbilagoa izango dute. Gainera, Bilbao Basketek gure entrenatzaileei, teknikariei eta zuzendariei kirol-arloko lanbide-prestakuntza eskainiko die. 

Beraz, aurrerantzean Bilbao Basketekin elkarlanean ibiliko gara!

 

Azken albisteak

EuskarAbenturako 130 gaztek Kirikiño Ikastolan egingo dute espedizioaren azken gaua, Atharratzetik Getxora Euskal Herria oinez zeharkatu ondoren. Ikastolako Euskara taldeko ikasleek eta Berbalaguneko gurasoek harrera beroa…
Lehen aldiz antolatu den “Euskara Mila Koloretan” pintura lehiaketak artea, euskara eta komunitatea batu ditu Ibilaldia 2026ren baitan. Haur, gazte eta helduek euren sormenaren bidez islatu dituzte Ibilaldiaren giroa, euskal…