Skip to main content

Jose Luis Sukiari eskerrak

Egindako lana aitortu eta eskertu diote ikastolek Jose Luis Sukiari

sukia

Ikasturte honen amaieran erretiroa hartuko du Jose Luis Sukiak, orain arte Ikastolen Elkarteko zuzendari nagusi izan denak. Ia 40 urte eman ditu ikastolen mugimenduari lotuta, bai profesionalki, bai pertsonalki. Ikastolen egonkortasuna ziurtatzea izan da bere eginkizun nagusia. Ikastolek pasaden astean egin zioten agurra, urteroko Batzar Nagusian.

2016ko irailean hartu zuen zuzendari nagusi kargua Jose Luis Sukiak, Imanol Igeregiren ordez. Ordura arte Egonkortasun arduraduna izan zen 2010ean sortutako Euskal Herriko Ikastolak Europar Kooperatiba Elkartean. Sukiaren eta ikastolen mugimenduaren arteko lotura, ordea, lehenagotik dator. Izan ere, 1993tik ari da ikastolen mugimenduan lanean.

Eskerrik asko ikastolaren mugimenduagatik egin duzun guztiagatik!

 

Azken albisteak

EuskarAbenturako 130 gaztek Kirikiño Ikastolan egingo dute espedizioaren azken gaua, Atharratzetik Getxora Euskal Herria oinez zeharkatu ondoren. Ikastolako Euskara taldeko ikasleek eta Berbalaguneko gurasoek harrera beroa…
Lehen aldiz antolatu den “Euskara Mila Koloretan” pintura lehiaketak artea, euskara eta komunitatea batu ditu Ibilaldia 2026ren baitan. Haur, gazte eta helduek euren sormenaren bidez islatu dituzte Ibilaldiaren giroa, euskal…