Skip to main content

Auzolan eguna: giro ezin hobea Kirikiñon!

Pasa den larunbatean, auzolan eguna ospatu genuen Kirikiño Ikastolan

murala

Pasa den larunbatean, auzolan eguna ospatu genuen Kirikiño Ikastolan, Ibilaldia 2026ren harira. Guraso, ikasle, langile eta lagun asko bildu ginen elkarrekin mural bat margotzeko, Ibilaldiaren logo eta leloarekin, eta ikastolako ingurua txukuntzeko.

Giro aparta izan genuen: auzolana, koloreak eta elkarlana nagusi izan ziren goiz osoan zehar. Horrelako ekimenei esker gure komunitatea indartzen da eta gure espazioak zainduta mantentzen ditugu.

Eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi, artista hutsak zarete!

Hemen dituzue egun horretako argazkiak

Argazkiak: Jordi Alemany

Azken albisteak

EuskarAbenturako 130 gaztek Kirikiño Ikastolan egingo dute espedizioaren azken gaua, Atharratzetik Getxora Euskal Herria oinez zeharkatu ondoren. Ikastolako Euskara taldeko ikasleek eta Berbalaguneko gurasoek harrera beroa…
Lehen aldiz antolatu den “Euskara Mila Koloretan” pintura lehiaketak artea, euskara eta komunitatea batu ditu Ibilaldia 2026ren baitan. Haur, gazte eta helduek euren sormenaren bidez islatu dituzte Ibilaldiaren giroa, euskal…