BIHAR PROZESUA LANTZEN KIRIKIÑO IKASTOLAN

BIHAR Euskal Herriko ikastolok aurrera eramaten ari garen proposamen eta gogoeta prozesua da, gure oinarrietan sakontzeko eta datozen urteetan Ikastolok euskal gizarteari egingo diogun ekarpena zehazteko baliagarri zaiguna.

2022/05/13
Bihar prozesua Kirikiñon

Bihar prozesuak hainbat fase ditu. Aurreko hilabetean, Kirikiño Ikastola osatzen duzuen familia guztiei prozesu horri buruzko galdetegi bat erantzuteko dei egin genizuen. Galdetegi honetan Euskal Hezkuntza Sistemak jaso beharko lituzkeen 11 oinarriei buruz galdetzen zen.

Bihar prozesua

Orain, galdetegien emaitzen azterketa egin da eta 11 puntu horietatik bi gai nabarmendu dira:

  • EUSKERA ETA EUSKAL KULTURA
    Benetako murgiltze eredua gauzatuko duen hezkuntza-sistema, oraingo Hizkuntza-ereduek ezartzen dituzten desberdintasunak gaindituta. Ikasle guztiei bermatuko diena euskaraz osotasunean bizi ahal izateko maila, duten abiapuntua dutela, eta bizi diren errealitate soziolinguistikoan bizi direla.
  • HEZKIDETZA
    Pertsonen arteko berdintasuna bermatu eta sustatuko duen hezkuntza-sistema. Ikasleei tresnak eskainiko dizkiena beren bizitza proiektua aukeratzeko askatasunetik eta aukeraaniztasunetik, genero-baldintzatzailerik gabe, besteak beste kultura, erlijio, gizarteklase, egoera funtzional eta sexu orientazio bakoitzaren esparruetan.

Bi gai horiei buruzko ariketa eta eztabaida-saiotxo bat burutuko dugu ikastolan maiatzaren 18an, 17:30ean.

Gaurtik da bihar!

Azken albisteak

2023-06-01
ERRIGORA udazkenean eta udaberrian egiten diren kanpainatan plazaratzen da nagusiki eta momentu bi horietan helarazten dituzte Euskal Herriko etxeetara nafarroa erdi eta hegoaldeko nekazal produk
2023-05-25
Ikastolaren astea bertan daukagu eta horrekin batera ekintza ezberdinak izango ditugu. Jarraian ekintzen zehaztasunak dituzue, gorde zuen agendetan eta etor zaitezte!
2023-05-19
Pasaden astean eta oraingo honetan DBH4ko ikasleak bi egun pasatu dituzte Ibarrangelu aldetik. Laga hondartzan surf ikastaroa izan ostean Ibarrangeluko ostatuan (Laga Surf Camp) egin dute lo.