Skip to main content

Altxa Burua - urteko ekintzak eta balorazioa

Hauek izan dira Altxa Buruak, urtean zehar, aurrera eraman dituen ekintzak eta bakoitzaren balorazioa

zeos

Kirikiño Ikastolan "Altxa Burua" proiektuak martxan jarraitzen du, teknologia digitalen, batez ere smartphonen, gehiegizko erabilpenak eta erabilpen desegokiek sortzen duten kezkei aurre egiteko.

2024/2025 ikasturtean zehar hainbat ekintza egin dituzte.

Familien artean kontzientzia sortu dute, informazioa eta berriak eskainiz.

Gainera, familien artean lankidetza-sareak sortu dituzte, smartphone-a emateko adina atzeratzeko paktuak aurrera eroanez. Pasa den urtetik honetara, nabaritu da, batez ere LH5 eta LH6n, smartphone gutxiago daudela.

Bizkaiko Altxa Burua Koordinazio taldeko kide dira, eta bertako bileretan eta lantaldeetan parte hartzen dute, beste ikastetxeekin harreman estua izanik, informazioa jasotzeko eta ekintza ezberdinen berri izateko. Hemen informazio gehiago dago.

ZEOS programa antolatu zen ikasturte erdian Telmo Lazkano eta Maitane Ormazabalekin batera. Ikastolako komunitateari ez ezik, kanpokoei ere zabaldu zitzaien gonbidapena eta balorazio oso ona jaso zen (behean ikusgai).

Telmo Lazkano eta Maitane Ormazabalen "Nerabeen garrasia" liburuaren 4 ale erosi zituzten familia, langile eta ikasleen artean irakurtzeko.

Barne araudia zorroztea lortu dute, smartphone-en erabilera mugatzeko eta Eskola Kontseiluak berretsi zuen erabakia abenduan.

Ikastolako eremuak arnasgune digitalak bihurtu zituzten. kartelak eskegi ziren, alde batetik ikasleei smartphone eta smartwatch-ak erabiltzeko debekua gogoraraziz, baina baita ere, helduoi, haien eredu izanik, erabilera ahalik eta gehien sahiesteko gogorarazteko ere.

Langileen artean ere "Altxa Burua" taldea sortu zen, informazioa partekatzeko eta ekintza bateratuak egiteko.

Proiektu honen parte izan nahi ezkero, altxaburua-batzordea@kirikino.eus helbidera idatzi.

Azken albisteak

Martxoaren 14an Ikasle ohien bazkaria ospatuko dugu, lagun zaharrak (eta berriak), ikasle ohi, irakasle eta langileak elkartzeko egun berezi batean.
Aurten, Ibilaldia 2026ko kanta nork sortu eta nork interpretatuko duten ezagutzera eman dugu, eta momentu berezgarri horren aurkezpen-ekitaldia martxoaren 3an, 19:00etan, ospatuko dugu Bilboko Arriaga Antzokian. Aurtengo…
Otsailaren 8an Ikastolako komunitate osoak bat egin genuen urtero egiten dugun txitxiburduntziarekin, aurtengoan bereziki esanahi handia izan duen mendi-irteeran. Ibilaldi urtea den honetan, Eguzkibegitik Kirikiñora…