aitor axpe kirikiño ikastolan

Atzo arratsaldean, Aitor Axpe arkitektoa espazioen eta hezkuntzaren arteko harreman estuaz mintzatu zitzaigun

Axperen esanetan, mende luzeetan izan gara hezkuntza-espazioak erromatarren garaietako ereduaren arabera antolatzen, eta hezkuntza-eredu berritzaileek, hala nola konfiantzaren pedagogiak (Haur Hekuntzaren marko berria) edota integrazioaren pedagogiak (EKI), esaterako, espazioak era koherentean antolatzea eskatzen digute.

Espazioak guregan erabateko eragina duela, guk espazioaren gainean dugun eragina bera, ederto erakutsi zigun.

Hitzaldi horrekin ikastolan nolako espazioak behar ditugun hausnartzeari ekin diogu, eta hausnarketa horretan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.