Kirikiño Ikastola - Aita Mariren aldeko kanpaina

Aita Mari erreskate-ontziarentzako materiala biltzeko kanpaina batean laguntzeko deialdia egin digute ikastolako familioi.

Ekimena “Euskal Trenbideetako Langileak Mugarik Gabe” trenbide-boluntarioak zuzentzen dabiltzate. Eta gurekin jarri dira kontaktuan, materiala horiek biltzen laguntzeko.

Ikastolak bat egin du ekimenarekin eta orain familiak animatu nahi ditugu parte hartzen eta materiala horiek eskaintzea.

Helburua, 400 “Aita Kits” deiturikoak egitea lortzea da. Ikastolak kits horiek osatzeko materiala hauek bildu behar ditu: kirol-jertseak (sudaderak) eta txankletak.

Ekimena

Itsas Salbamendu Humanitarioak (SMH), “Aita Mari” erreskate-ontziaz arduratzen den erakundeak, “Euskal Trenbideetako Langileak Mugarik Gabe” trenbide-boluntarioen elkarteari 400 “Aita Kits” egiteko laguntza eskatu zion duela hilabete batzuk.

“Aita Kits” horiek Mediterraneoan noraezean dauden erreskatatuei hasiera batean ematen zaizkien motxila indibidualak dira.

Aita Kits materialak

“Aita Kit” bakoitzak honako elementu hauek ditu: motxila, txankletak, barruko arropa, kamiseta, txandal prakak, kirol-jertsea, eskuoihala eta plastikozko edalontzi bat.

“Euskal Trenbideetako Langileak Mugarik Gabe”etik ez zuten gaur egun Mediterraneoan dagoen arazoa gizarteratzeko modu hoberik aurkitzen, hainbat kolektibo, elkarte edo ikastetxe partaide egitea baino.
Horregatik, “Aita Kits”en elementuak honako protagonista hauek jaso dituzte.

  • Motxilak: Metro Bilbao.
  • Kamisetak: Beer Runners Bilbao eta Camiseta Norte.
  • Txandal prakak: Josefinos de Urduña.
  • Eskuoihalak: talde arduraduna aurkitzeko zain.
  • Plastikozko edalontzi gogorrak: Bilboko Konpartsak.
  • “Aita Kits” en muntaia: Barakaldoko Salesiartar ikasleak.

Hemen sartuko da Kirikiño Ikastola eta hauxe da behar dena:

  • 400 kirol-jertsei (sudaderak). Helduentzako neurrikoak, M neurritik aurrera.
  • 100 txankleta pare (Metro Bilbaoko langileek jasotako 300 pare osatzeko). Helduentzako neurria.

Nola pate hartu

Ikasleek materiala ekarriko dute ikastolara.

COVID-19a dela eta ezarritako babes eta segurtasun neurriei erantzunez, ezin da kanpotik hitzordurik gabe inor sartu ikastolara. Horregatik, ikasleek zuzenean ekarriko dute materiala.

Bi eraikinetan espazio bat gordeko dugu materiala hauek bildu ahal izateko.

Bilketa urriaren 26tik azaroaren 6ra luzatuko da.

Kirikiño Ikastola - Aita Mariren aldeko kanpaina

Aita Mari erreskate-ontzia

SMH, Salvamento Marítimo Humanitario, 2015etik aurrera, Mediterraneoan bizi den krisi humanitarioari erantzuna ematen ari den elkartea da.

2015ean, Greziako Kios irlara joan zen erreskate talde gisa; han, hasiera batean, ontziei lehorrera segurtasunez iristen laguntzen eta larrialdietako talde gisa lan egin zuten.

Gaur egun, errefuxiatuak artatzen dituen mediku-taldea da, Vialeko errefuxiatuen kanpalekuko lehorreratzeetan, larrialdietan eta eguneroko osasun-laguntzan.

Haien arretaz, gaixo kronikoen jarraipenaz, botiken horniduraz arduratzen dira, eta baita osasunaren eta lehen laguntzen sustapenaz ere. Aho-hortzen osasunari buruzko aldizkako plan bat ere badute.

2017an, Mediterraneo erdialdeko egoera tragikoa ikusita, itsas erreskatearen proiektua martxan jartzea erabaki zuten, Aita Mari – Maydayterraneo proiektua.

Boluntarioen eta elkarteen lan eskergari eta erakundeen finantzaketari esker, AITA MARI erreskate-ontzia eroan ahal izan zuten. Ontzi honekin erreskate-misioak egiten dituzte Mediterraneo erdialdeko SAR eremuko uretan; gerratik, gosetetik edo zapalkuntzatik ihesi, etorkizuna izateko modu hori besterik aurkitzen ez duten pertsonen ontzi ezegonkorretan laguntzeko.

Kirikiño Ikastola - Aita Mari erreskate-ontzia materiala bilketa

Euskal Trenbideetako Langileak Mugarik Gabe

Euskal Trenbideetako Langileak Mugarik Gabe irabazi asmorik gabeko elkartasun-elkartea da, eta Euskadiko trenbide-alorreko boluntarioak biltzen ditu. Metro Bilbao, Euskotren eta Euskal Trenbide Sarea enpresetako langileak dira, beren denbora eta jakintza teknikoa doan ematen dute.